2008/09/26

LAGUNARTEKO GUTUNA

Lagunarteko gutunek badute ezaugarri hau: Irakurleak eta idazleak ondo ezagutzen dute elkar. Beraz, erabiliko dugun estiloa, ez-formala da, naturala, formulismorik gabe.

Zertarako idazten ditugu gutunak? Harremanak mantentzeko eta ez etetzeko, zerbaiten berri emateko, zerbait eskatzeko edo eskertzeko, ligatzeko...

Gutun batean testu-mota asko aurkituko ditugu: narrazioa, deskribapena, argudio...

Lagunarteko gutunaren egitura

  1. Orriaren eskuineko goiko aldean lekua eta data: Bilbo; 2008ko irailak 29.

  2. Hasierako agurrak: Kaixo, zer moduz?.

  3. Gutunaren sarrera eta askotan idazteko arrazoia.

  4. Gutunaren gorputza: berriak.

  5. Azken agurra, goraintziak, besarkada: Laster ikusi arte

  6. Sinadura

No hay comentarios: