ZENTSURA, BAI ALA EZ?
SARRERA
Zentsura hitza entzuten dugunean ideia bat datorkigu burura: zenbait herrialdetan gobernuak ez dio jendeari bere iritziak adierazten uzten eta, horretaz gain, komunikabideetan informazioa manipulatu egiten da, errealitatea desitxuraturik aurkeztuz. Herrialde demokratikoetan, era honetako zentsurarik ez dugu onartzen, nahiz eta jende askok erabiltzen dela uste izan.
ALDE ONAK
Hala ere, zentsuraz ari garenean, ez dugu arrazoi politikoetan bakarrik pentsatu behar. Horrez gainera, beste hainbat arrazoi egon daitezke liburuen, egunkarien edo pelikulen edukia zentsuratu behar dela pentsatzeko. Jende askoren ustez, zenbait pelikula edota telebista saiotan biolentzia gehiegi erakusten da eta, horregatik, zentsuratu egin behar lirateke. Bestalde. argitaratzen dena kontrolatzea justifikatuta dago, esaterako, pertsonen bizitza pribatua babesteko edo inoren kalumniak galarazteko erabiltzen denean. Era berean, estatuaren ziurtasuna zaintzeko, adibidez, zenbait dokumentu sekretupean gorde beharra dagoela esaten dute behin eta berriz gobernuek.
ALDE TXARRAK
Zer zentsuratu edo kontrolatu behar den erabakitzean sortzen da arazoa. Izan ere, umeei biolentzia erakustea kaltegarria dela gehienok uste izan arren, zaila da zentsuratzeko modukoa zer den esateko orduan denok bat etortzea. Horren adibide ugari aurki ditzakegu historian zehar. Estatu Batuetan, esaterako, . McCarthy senadorearen garaian, komunisten aurkako kanpainan, "Txanogorritxo" ipuina debekatu zen umeentzako egokia ez izateagatik, neskatilaren arropak gorriak baitziren. Kontua hauxe da: sarritan zentsuratzaileek ona eta txarra bereizten dakiten bakarrak beraiek direla pentsatzen dute, eta beste guztiek beren iritzia onartu egin behar dute.
ONDORIOA
Honelako jarrerak ikusirik, oso erraza da edonolako zentsura txarra dela pentsatzea. Argi dago, ordea, zenbait kasutan kontrola beharrezkoa dela eta, aldi berean, ukaezina da zentsuratzaileek gizartearen kontrolpean egon behar dutela, eta ez alderantziz.
(Euskara eta literatura, Batxilergoa. Ibaizabal liburutik hartuta)

No hay comentarios:
Publicar un comentario