2008/10/05

IRAGANEKO ADITZALDIAK

INDIKATIBOKO IRAGANEKO ADITZALDIAK
ADIZKI PERIFRASTIKOAK

Iraganeko laguntzaileak erabiliko ditugu eta aditz nagusiak daraman aspektu markaren arabera hiru aditzaldi sortzen dira:

IRAGAN BURUTUGABEA: Aditz nagusiak -tzen edo -ten marka darama eta laguntzaileak iraganeko adizkiak:

Txikitan, zinemara joaten nintzen.

Erabiltzen ditugu forma hauek:

  • Deskribapenenetan
  • Iraganean kokatutako ekintzan errpikatzen dela adierazteko.
  • Ohiturak, iraganean

Iraganeko puntukaritasuna, forma trinkoa ez dutenekin, ARI partikularen bidez egiten da:

Irakurtzen ARI zen, ni sartu nintzenean.

IRAGAN BURUTUA: Aditz nagusia, aditz partizipioa izango da eta laguntzailea iraganeko adizkia: Atzo zinemara joan nintzen, gaur ez.

Iraganeko ekintza bukatuta dago.

IRAGANEKO GEROALDIA

Aditz nagusiak -ko(go) marka darama eta laguntzaiela iraganekoa izango da:

  • Alegiazko iraganeko baldintzaren ondorioa: Ikasi izan balu gaindituko zuen
  • Iraganean zehazten den unetik aurrerako ekintza: Etorriko zela esan zuen.

ADIZKI TRINKOAK

Adizki trinkoek, iragan puntukaria dute iraganean jokatzen ditugunean: Garai hartan ez neukan dirurik

No hay comentarios: