2008/10/19

SUBPRIME HIPOTEKAK: 1

Subprime hipotekak izendatzeko zein beste izen erabiltzen da?
Hipoteka arriskutsuak
Hipoteka bikiak
Kaka hipotekak
Zabor hipotekak

Non hasi ziren subprime motako hipotekak ematen?
Amerikako Estatu Batuetan
Ekialdean
Europako ekialdean
Hego Amerikan

Nolakoa zen hipoteka mota hau hartu zuen jendea?
Beste banketxeak
Espekulatzaile arriskutsuak
Hipoteka ordaintzeko arazoak izan zitzakeena eta berme gutxikoa
Langabezian zegoen jendea

Zergatik eman zituzten horrelako hipotekak banketxeek?
Diru asko zutelako
Etxeen balorea asko igotzen ari zelako eta hipoteka ordaindu gabe geratu arren etxearen bidez balore handia berreskuratuko zutelako.
Gizartearen aldetik presio handia zegoelako.
Gobernuek horretara bultzatu zutelako.

Aspaldikoa al da krisia?
1930az geroztik ez da horrelako krisirik ikusi.
Duela bost urtekoa
Hipotekak ematen orain dela bost urte inguru hasi ziren; orain, krisia azaleratu da.
Oraindik ez da krisia iritsi, baina etorriko da.

Nolako interesa ordaindu behar zuten hipoteka hauen hartzaileek?
Altuagoa izaten zen arriskutsuagoak zirelako.
Garai hartan ohikoa zena baino txikiagoa.
Gaur egungoen aldean merkea izaten zen.
Interesgarria zen interesa ematen zuten.

Zer gertatu da etxebizitzen sektorearekin Estatu Batuetan?
Etxe asko jaso dituzte bankuek.
Etxeak gero eta garestiagoak dira
Etxeen balorea ez da bikoiztu
Etxerik gabe geratu dira asko.

Estatu Batuetan eman ziren subprime motako hipotekak ugariak izan al ziren?
Bai, erdiak besterik ez ziren izan hipoteka arruntak.
Bai, ia guztiak horrelakoak izan ziren garai hartan.
Laurdena inguru.
Subprime hipoteken erdiak horrelakoak izan ziren.

Bankuek nondik eskuratzen zuten dirua hipoteka hauek emateko?
Estatuaren bono berezietatik.
Gobernutik.
Jendeak uzten zizkien aurrezkietatik.
Munduko beste bankuetatik.

Hipotekekin sortutako inbertsio funtsen helburua zein zen?
Beste banketxeekin negozioa partekatzea.
Beste herrialde eta banketxeetako dirua erakartzea inbertsio interesgarriak eskainiz.
Hipotekak mundu zabaleko bankuen artean banatzea.
Hipoteken arriskua murriztea.

Funts horietan dirua jarri dutenei zer gertatu zaie?
Berandu dela eta inork ez dituela erosi nahi.
Ez dela errentagarria orain bertatik alde egitea.
Orain ezin dute espero zuten errentagarritasunik jaso.
Orain irabazi handiak espero dituztela.

Elkarri ezin ordaindu kate horrek zer sortu du?
Aberatsek, behingoagatik, ordaindu beharra izango dutela.
Arraina uretatik kanpora bezala, finantza-sistema itotzen ari dela.
Batzuk, beti bezala, inoiz baino diru gehiago irabaztea.
Diru gabezia sortu da; hau da, finantza-sisteman likidezia falta da.

(IKASBIL-ETIK HARTUTA)

No hay comentarios: