2008/11/08

ARAZI

Arazi aditz arazlea izanik, aditz oinari lotua agertzen da, biek bat egiten dutelarik.
Arazi aldaera gomendatzen da eta ez erazi. Salbuespena: ADIERAZI.
Zenbait aditzek t-dun aldaerak onartzen dituzte: sorrarazi/sortarazi, agertarazi/agerrarazi. Forma biak zilegiak dira.

Adibideak:
Jonek jakinarazi du
Sagarrak janarazi dizkidazu
Liburua irakurrarazi dizut
Jonek Miren etorrarazi du
Normalean, objetua agertzen ez denean, absoluto kasuan:
Etorrarazi zaitut
Baina objetuarekin:
Niri liburua irakurrarazi zidaten

Aditz laguntzailea aldatuko da: Nor sailekoa NOR-NORK era pasatuko da( lehenengo subjektua orain objetua izango da, Nor kasuan segituz) eta Nor-Nork sailekoak Nor-Nori-Nork-era pasatuko dira (lehenengo subjektua -Nork kasuan lehen-, Nori kasuan azalduko zaigu orain)

NOR>NOR-NORK

NI ETORRI NAIZ >NEKANEK NI ETORRARAZI NAU

NOR-NORK >NOR-NORI-NORK

ZUK EKARRI DUZU LIBURUA >KEPAK EKARRARAZI DIZU LIBURUA ZURI



No hay comentarios: