(Etxeak) Teilatua eroria duen etxea oso zaharra da.
Bi perpaus ditugu:
- Etxeak teilatua eroria du.
- Etxea oso zaharra da
Erreplikatzen den izena ETXEA da. Bietako izenak, bat isildu behar da (isilekoa deitzen da eta gure kasuan (Etxeak) da, kortxete tartean eta azpimarratu dagoen forma). Isilduta ez dagoenari ondokoa deitzen zaio. Menpekotasuna adierazteko "-(E)N" atzizkia erantsiko diogu menpeko esaldietako aditz bakoitzari
Ondokoak edozein kasu har dezake batere arazorik sortu gabe. Isilekoak, halaber, ez du batere arazorik sortuko Nor, Nori , Nork eta Non kasuetan:
(Mutila) Etorri den mutila oso jatorra da (NOR)
(Mutilari) Irakurtzea gustatzen zaion mutilarentzat ekarri dut liburua (NORI)
(Mutilek) Hori egin dute mutilei zigorra jarri diet (NORI)
(Herrian) Jaio nintzen herria oso polita da (NON)Non eta Noiz kasuekin erabiltzeko badago beste bat -(E)NEKO , esanahi bera duena:
Jaio nintzeneko herria oso polita da.Baina kasu bera ez eta isilekoak NOR; NORI; NORK edo NON kasuez apartekoren bat hartzen duenean sortuko zaigu arazoa. Holako kasuetan aldatu beharko ditugu.
ERLATIBO MURRIZTATZAILEAK
Goiko adibide guztiei murriztatzailea deritzote, murriztu egiten dutelako:
Gainditu duten ikasleek jaia egin dute Jaia ez dute guztiek egin, gainditu dutenek bakarrik.
ERLATIBOA APOSIZIOAN
Orain arte erlatiboa sortu duen izenaren ezkerretara jarri dugu, baina aposizioa delakoak eskuinetara kartzen ditugu:
Etorri da zure laguna, oso altua dena.
Txori horiek, (gure inguruan ogi apurrak jaten ibili direNAK), pardelak ziren
ERLATIBO MOTA POSIBLEAK
-(E)N
Aditz jokatuekin: Etorri dEN mutila Kepa da
Gerta daiteke izenaren elipsia eta orduan aditzak hartzen du izenak behar zuen deklinabide atzizkia: Etorri dEN(mutil)A Kepa da
-(E)N ESPERANTZA. -(E)N ZURRUMURRUA
Holako egiturarekin elipsia ez da onartzen:
Gaindituko duDAN ESPERANTZA
-(E)LAKO
Atzizki hau aurrenekoaren kidekoa da:
Gaindu dutelako hori ez dut sinesten
Ondokoa izenordain pertsonala (ni, zu...) ezin izan denez, lehen pertsonaren ordez "HAU" eta "HORI" erabiliko ditugu:
Nik, zuzendaria den HONEK, honako hau egiaztatzen dut:...
-TAKO (DAKO), -(R)IKO, -(R)IKAKO
Partizipioari gehituz:
Etorritako guztiak nire lagunak dira
Etorritakoak nire lagunak dira
ZEIN /NON /NOR........ ....BAIT-.../-EN
Etxea, zeinarekin ez baitakigu zer egin, apurtuta dago
Nire laguna, zeinek kurtsoa gainditu duen, Parisen dago
No hay comentarios:
Publicar un comentario