2008/12/02

GALDEGAIA

Euskaraz hitz ordena nahiko librea da eta ordena neutroa denean :S+O+A
Pellok+ txakurra +hil zuen
S + O + A
Ordena markatua denean, GALDEAGAIAz hitz egingo dugu. Galdegaia, esaldiko elementurik inportanteena da eta , normalean, aditzaren ezkerrean kokatzen da.
Aita mendira joan da.
Galdegaia aditza denean, EGIN aditzaz baliatzen gara:
Liburua irakurri EGINGO dut
Aditz trinkoekin, aditzaren baieztapena azpimarratzeko "BA-"
Banoa lanera
Aditza bera azpimarratu nahi dugunean, erreplikapena erabiltzen dugu:
Joan noa
Galde perpausetan galdetzailea aditzaren aurre-aurrean jartzen da beti, bera baita galdegaia:
Zu, norekin etorri zara?
Normalean, lehen esan dugun bezala, aditzaren ezkerrean kokatzen dugu baina galdegaia luzea denean (esaldi konpletiboekin) zilegi dugu aditzaren ondoren jartzea:
Esan zuen Kepak oparitu diola liburua
Zenbait osagaiekin, forma indartuak erabiltzen dira XE eta TXE bezalako atzizkiak baliatuz:
Nik horixe esan diet
Hementxe dago liburua
Pertsona izenordainek ere forma berezia har dezakete:
Neu izan naiz
Geuk irabazi dugu
Ezezko perpausetan, aditzaren ezkerrean jartzen da:
Ez dut inoiz ulertu bere bizitza
Aditza trinkoa denean, galdegaia aditzaren eskuinean azaltzen da
Erretzea ez da ona
Nik ez daki ezer ez

No hay comentarios: