2008/12/03

MODUZKOAK 2

Menpeko perpaus hauek esaldi nagusiko ekintza zein eratan gertatzen den azaltzen digute.

NOLA
Nola galderari erantzuten diote.

Zuk egin bezala egingo dut nik
Zuk egin duzun bezala egin dut nik
Zuk egin duzun moduan egin dut nik
Zuk egin duzun erara egin dut nik

Genitiboaren formak, izen, izenorde edo erakusleei lotuta eta ez aditzei.

Zuen moduan egingo dut lana
Zuen gisara egingo dut lana
Zuen antzera egingo dut lana

Zuek bezala egingo dut lana
Zuek legez egingo dut lana

Aditz jokatu gabeko formarekin:

Zuk egindako legez egingo dut
Zuk eginiko antzera egingo dut

NOLAKOA
Nolakoa galderari erantzuten diote

Zuk aurkitu zenuen gisako liburuak erosi ditut
Txakurra? Zuk duzun tankerakoa da gurea.
Zu ni bezalakoa zara.
Jertse honen antzerakoa ez dut ezagutzen
Nire herria bezalakoa ez dago.
Bera ni ez bezalakoa da
Gaizkilelakoak haiek ere badira

GERUNDIALAK
Partizipioaren ondoren agertzen dira.
Ezinik: Gripea dela eta, kalera joan ezinik ibili naiz
Barik eta gabe:Ikasi gabe ez dago gainditzerik
-(e)z/-az: Ardoa edanez moskortzen zara
-ta, -(r)ik:Kapela eramanda sartu zen elizan
-ka: Ezkutuan gaizki esaka aritzea ez da oso zilegi

GAINONTZEKOAK

Noren arabera, -(e)nez: Irratiaren arabera bihar euria egingo du. Irratiak dioenez, bihar euria egingo du.
-(e)n neurrian, tamainan, heinean: Medikuen aginduak betetzen dituen heinean osatu da.
-(e)la, -(e)larik: Eskuan kapela zeramalarik sartu zen elizan
Ba .....Bezala: Aberatsa balitz bezala jokatzen du

No hay comentarios: