2009/03/24

BERRIA.INFO EDIZIOA



14 urteko neska bati sexu erasoa egitea egotzita, gazte bat atxilotu dute
Lau gizon atzeman dituzte asteburuan Bilbon,Donostian eta Gasteizen, ustez genero indarkeriagatik
Erredakzioa.
Donostia
23 urteko gazte bat kartzelatu dute, Getxon (Bizkaia), 14 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, atxilotua abenduan jarri zen harremanetan neskatoarekin Internetez, eta elkartu zirenean egin zion sexu erasoa. Dena den, neskatoak ez zien gurasoei ezer esan, eta martxoaren 6ra arte ez zuen salaketa jarri. Salaketaren berri izan bezain laster, Ertzaintza kasua ikertzen hasi zen. Orduan jakin zuen atxilotuak Bilboko mintzalekuak erabiltzen zituela neskatoarekin eta haren lagunekin hitz egiteko. Horietako batean atxilotu zuten, aurreko ostiralean. Epaileak aginduta, Basauriko (Bizkaia) kartzelan espetxeratu dute.
Herrizaingo Sailak adierazi du ez dela azkenaldian izan den halako kasu bakarra. Getxon, adibidez, beste bi kasu ikertu dituzte. Askotan, ordea, «beldurragatik» ez direla salatzen azaldu du.
Bestalde, asteburuan lau gizon atzeman dituzte Donostian, Bilbon eta Gasteizen, genero indarkeria delituak egotzita. Larunbatean, Bilboko udaltzainek 55 urteko gizon bat atxilotu zuten, ustez 51 urteko bikotekidea jo eta bultzatzeagatik. Udaltzainek jakinarazi dutenez, emakumeak harremana eten nahi zuela esan zion gizonari, eta orduan izan zen erasoa. Adiskidetasun kalean atxilotu zuten gizona. Udaltzainen arabera, gizona edanda zegoen.
Igande goizean, berriz, ertzainek 20 urteko gazte bat atxilotu zuten, Donostiako Gros auzoan, bikotekide ohia mehatxatu zuelakoan. Herrizaingo Sailaren arabera, bikotekide izandakoaren etxearen atarian hitz egiten ari zirela gizona oihuka eta mehatxuka hasi zen. Biktimaren ama hura lasaitzen eta etxean sartzen ahalegindu zen, baina ez zuen lortu. Gertaeren berri izan bezain laster, ertzainak hara joan ziren, eta gizonaren jarrera ikusita, Donostia Ospitalera eraman zuten, mediku azterketa egitera.
Arratsaldean, beste gizon bat atxilotu zuten, Donostiako erdiguneko etxebizitza batean. Bizilagun batek eman zien ertzainei gertaeraren berri. Hark azaldu zienez, bizilagun batek bikotekide ohia jo zuen. Ertzaintza hara joan zenerako, biktima alde eginda zegoen seme-alabekin. Gizona, berriz, etxean bertan atxilotu zuten. Emakumeak ordu batzuk geroago jarri zuen salaketa, eta ospitalera eraman zuten mediku azterketa egitera.
Bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta, berriz, gizon bat atxilotu zuten igandean, goizaldean, Gasteizko taberna batean. Udaltzainen datuen arabera, atxilotuak bikotekide ohiarekin egin zuen topo Gasteiz hiribideko taberna batean. Eztabaidan hasi, eta ustez gizonak emakumea jo zuen

(BERRIA.INFO PAPEREKO EDIZIOATIK HARTUA 2009-03-04)

12 comentarios:

Anónimo dijo...

Niri ondo iruditzen zait horrelako jendea atxilotzea,horrelako kasuak ez errepikatzeko. Horrelako kasuak gerta ez daitezen, emakumeek egiten dituzten salaketei importantzia handiagoa eman beharko liekete epaileek, hori egiten ez badelako, emakumeek salaketak ipintzeari utziko diete.

UKERDI.

Anónimo dijo...

Nire ustes, pentzon hori guztiek: eraso sexualak egiten dutenak, bere bikoteei jotzen dutenak eta beste pertzonei jotzen dutenak, zigor oso gogorrak eduki behar dutela. Adibidez, neskatoaren kausa, saihestu egin ahal zen, bere gurasoek kontrolatuta edukiko bazuten bere neskatoa
Jonatan

Anónimo dijo...

Nire ustez, guztiz burugabeak dira emakumeen kontrako eraso hauek. Arazo hau Francoren garaitik herrestatzen dugu, emakumeak bere senargaien menpean bizitzen zutenean. Baina gaur egun, gauzak aldatu dira eta emakumeak eta gizonok berdintasun osoan bizi gara. Hori da, hain zuzen ere, gizon batzuk ulertzen ez dutena eta horrexegatik egoten dira eraso hauek. Gizartea eta legea sendo aurre egin behar dio genero-indarkeriari eta arazo hau konpontzeko baliabide guztiak ipini behar ditugu.

Mikel.

Anónimo dijo...

Kezkagarria da generozko biolentziarekin erlazionatutako hainbeste gertakizun agertzea. Azken urteetan gertaera hauen kopurua jaitsi egin den arren, oraindik daude haien senar edo senargaien biolentzia sufritzen duten emakume asko. Batzuek, artikuluan adierazten den bezala, ez dituzte kasu horiek salatzen beldurrarengatik. Gobernuak emakume horiei laguntza eskaintzeko dohainezko telefonoak jarri ditu martxan, baina horrekin bakarrik ez da nahikoa. Generozko biolentziaren kontrako kanpaina gehiago beharrezkoak dira, eta urruntasun aginduak zorrotzagoak izango litzateke.
Aitor

Ander dijo...

Nire ustez sexu erasoak eta genero indarkeria egiten duten pertsona guztiak kartzelan egon behar ziren betirako. Emakumeak defendatzen ikasi beharko lirateke noizbait gizon batek sexu erasoa egitera hurbiltzen bada.


Ander

Anónimo dijo...

Azken urteetan asko kasu dago
gaztearekin sexu erasoa egitea egotziata.Textuan lau adibidez bilbon , donostian eta gasteizen gertatu , eta adierazi. Baina
hori erre gertatu beste lekuan eta
jendea ez dute egin ezer ez du gertatzen,salaketa ez du ezer servitzen.

Anónimo dijo...

Nire ustez sexu erasoak oso txarto dagoen eta bortxatzailak kartzela joan behar dira urte batzuk. Baina kartzelan ondo portatzen badute kondena txikituko du, hori da arazoa.

Anónimo dijo...

Batxuek esaten dituzte itxuragabekeriak hauek egiten dituztenek gartxelan egon beharko lirakete. Nire ustes pertson hauek araso psikologiko handi bat daukate. Horregatik nik uste dut psikologo batera joan behar dutela beraien arasoa gainditzeko. Batzuek pentsatzen dituste gartzelan egon bahar dituztela, baina gartxelan bakarrik egiten dutena da beraien araso psikologikoa handitzea eta gartselatik irteten direnean beraiek indarkeria gehiagorekin aterako direla gartselatik behaien bortxakeria egiteko.

Gaizka

Anónimo dijo...

Nire ustez, pertsona mota hauek gartzelara joan behar dira. Legea gogorragoa izan behar da jendearekin. Emakumeek protekzio gehiago behar dituzte, gauza horiek ez gertatzeko. Kontzientziaze sociala gehiago beharrezkoa da. Nire uztez arazo hau oso garrantzitsua da.
ALBERTO

Anónimo dijo...

Nire ustez sexu erasoak oso txarto dagoen eta bortxatzailak kartzela joan behar dira urte batzuk. Baina kartzelan ondo portatzen badute kondena txikituko du, hori da arazoa.
JOSU PÉREZ

JOANA dijo...

Gaur egun, gero eta eraso sexual ugari egoten dira.Gainera, emakume gehienak ez dute eraso hauek salatzen beldurra daukatelako eta ,horren ondorioz, erasoak etengabe errepikatzen dira. Beste aldetik, kontuz ibili behar da norekin hitz egiten dugun interneten bidez ,adibidez, neska hori ezezagun horrekin geratu izan ez balu erasoa ez zen gertauko.
JOANA

Oscar dijo...

Nik pentsatsen dut legeak askoz hertsiagoak izan behar dira,batezerez kaso honekin.Bestealde izan ahal da urte batzuk barru gizon honek agresioa errepikatzea.