2009/09/11

LOTURIK ALA BEREIZ: BA, BAIT, ARAZI, -Z GERO

1. Ba
i. Baldintzazko esaldietan zein baiezko esaldietan aditzari loturik idatziko da:
1. Etortzen bada, hitz egingo dugu (baldintza)
2. Ni banoa (baiezkoa)
ii. “BA” eta aditzaren artean zerbait tartekatuz gero, bereiz:
1. Ba al da inor?
2. Ba ote da?

2. BAIT
i. Bait beti lotuta idatzi behar da, aldaketa fonetikoak kontuan hartuz:
1. bait +N=N bait naiz=bainaiz
2. bait +H=H bait haiz=baihaiz
3. bait +D=T bait da= baita
4. bait +G=K bait gara= baikara
5. bait +Z=TZ bait zara=baitzara
6. bait +L=L bait Luke=bailuke

3. ARAZI
i. Arazi forma hobesten da; salbuespen bakarra “adierazi “da.
ii. Arazi beti aditz oinari gehitu behar zaio.
iii. Aditz erroaren bukaeran “t” duten aditzetan, “t” hori mantendu zein galdu egin daiteke: sort(u): sorrarazi/sortarazi
iv. Arazi-ren aurreko aditza “-a” bokalaz amaitzen bada, bi a horiekin bat gingo da: jokarazi, aldarazi...

4. –Z GERO
i. Horrela idatzi behar da “-z gero”
ii. Aditzekin beti –(e)z gero: ikusiz gero
iii. Denbora posposizioetan –(e)z gero zein ezkero: atzoz gero/atzo ezkero, zortziez gero/zortziak ezkero
iv. Honezkero, horrezkero eta harrezkero honela idatziko dirá

5. ZENBAIT ESAPIDEAK
i. Bat-batean
ii. Batik bat
iii. Behinik behin

No hay comentarios: