2009/10/30

LEXIKOA



2009/10/26

DENBORAZKOAK

AURRETIK
  1. -(E)NERAKO: Anbulantzia heldu zenerako gaixoa hilda zegoen. (para cuando)
  2. -T(Z)ERAKOAN: Atea zabaltzerakoan ikusi dut (Al ir a abrir la puerta)
  3. BAINO LEHEN, AURRETIK, AITZIN: Jan aurretik eskuak garbitu.
  4. ORDUKO: Etorri orduko, telefonoz deitu,badaezpada ere (antes de)
  5. -T(Z)EAR, -T(Z)EKO ZORIAN: Gaur, piszinan itotzear egon naiz. (A punto de)

MOMENTU BEREAN

  1. -(E)NEAN: Ikusi nuenean agurtu nuen.Denbora perpausak etorkizuna adierazi nahi duenean ez du "KO" hartuko. Gehienetan forma ez-bukatua erabiltzen da: Etortzen denean ikusiko dugu.
  2. -(E)LA (SINTETIKOAK)/-(E)LARIK. (BAI SINTETIKOAK, BAI LAGUNTZAILEEKIN): Etxera nindola topo egin nuen nire aitarekin.
  3. (-EN) BITARTEAN, (-EN) ARTEAN, -(E)INO (Mientras): Ikasten duzun bitartean,zaratarik ez, mesedez.
  4. (-EN) BAKOITZEAN, (-EN) GUZTIETAN/ -(E)NETAN(siempre que), (-EN) ALDIRO(CADA VEZ QUE)/-(E)NERO.: Etxera joaten garenero ahal dugun guztia jaten dugu
  5. -T(Z)EAN, -(K)ERAN (al +inf) : Autobusa hartzean erori nintzen.
  6. AHALA (segun, a medida que): Gereziak jaso ahala jan egiten ditut
  7. -T(Z)EAREKIN (BATERA), -T(Z)EAZ BATERA, PARTIZIPIOA +(E)Z (BATERA)(A la vez que, al mismo tiempo que): Txakurra ikusiz batera beldurtu zen.

ONDOREN

  1. -(E)NEKO (En cuanto): Etxean sartu zeneko deiadarka hasi zen.
  2. (-EN) BEZAIN LASTER/AGUDO/AZKAR/ARIN/FITE (Tan pronto como): Ailegatu bezain laster deitu telefonoz.
  3. ORDUKO (Tan pronto como): Heldu orduko zutaz galdetu du
  4. ETA BAT-BATEAN, ETA BEREHALA, ETA BEHINGOAN, ETA LASTER (Al momento)Haiek etorri eta behingoan hasi ginen afaltzen.
  5. BERRIA (acabar de) Heldu berria naiz.
  6. -(E)NEAN Ariketa egin nuenean parkera atera nintzen.
  7. ONDOAN, ONDOREN, OSTEAN, ETA GERO : Jan ostean garbitu eskuak
  8. -Z GERO: Hori eginez gero alde egin genuen.
  9. -TAKOAN (despues de): Jandakoan, eskuak garbitu.
  10. ETA, -TA, -(R)IK: Hori ikusita alde egin nuen.
  11. BARRU, -(R)EN BURUAN: (dentro de) Hamar egun barru Parisera joango naiz.

PROZESUAREN ABIAPUNTUA

  1. -(E)NETIK, -(E)NEZ GEROZTIK: Ur murrizketak gertatu direnetik ez naiz etxean dutxatzen.

PROZESUAREN AMAIERA

  1. (-EN) ARTE, (-EN)ARTEINO, ARTEAN: Zu etorri arte ez dugu bazkalduko

2009/10/25

LEXIKOA


KONPARATIBOAK 2


2009/10/22

KONPARATIBOAK

BERDINTASUNA (A=B)
  1. Ni zu bezain altua naiz (NOLAKO)
  2. Nik zuk beste lagun ditut (ZENBAT)
  3. Ni ez naiz honen altua (termino bat)
  4. Hark ez dauka hainbeste ditu (termino bat)

DESBERDINTASUNA

  1. Ni zu baino altuagoa naiz
  2. Nik zuk baino lagun gehiago daukat

GEHIEGIZKOA

  1. Etxe hau handiegia da
  2. Etxe hau lar handia da
  3. Etxe hau sobera handia da.

SUPERLATIBOA

  1. NeskaRIK handiena
  2. NeskETAN handiena
  3. neskETATIK handiena
  4. neskETARIK handiena
  5. Ahaliz eta lasterren egin beharko dut
  6. Ahalbait lasterren egin beharko dut
  7. Denik eta lasterren egin beharko dugu
  8. Ezinago polita da
  9. Ezin politago(a) da

ESAPIDE BATZUK

  1. Gero eta tontoagoa
  2. Geroago eta tontoago
  3. Aldian baino aldian tontoago
  4. Zein baino zein tontoago
  5. Tonto baino tontoago.

2009/10/18

BIDEOA TXERTATU

KAUSALAK 2

Zergaitik galderari erantzuten diote. Galdegai izango dira eta gehienetan aditzaren ezkerraldean kokatuko ditugu:
  1. Autobusa galdu dudalako, etorri naiz berandu
  2. Autobusa galdu dudalakotz (ekialdean), etorri naiz berandu
  3. Arineketan joateagatik , erori naiz
  4. Arineketan joatearren erori naiz

Azalpenak ematen ditugunean, ez dira galdegai izaten.

  1. Berandu etorri naiz autobusa galdu baitut
  2. Berandu etorri naiz autobusa galdu dut eta
  3. Autobusa galdu dudanez gero, berandu heldu naiz
  4. Greba dela eta, berandu heldu naiz.

Bestelakoak:

  1. Esaldi luzeak eratzeko erabiltzen dira: Ez naiz zurekin joango, zeren zu guztiz aspergarria eta jasanezina baitzara.
  2. Zeren eta forma erabiliko dugu kausala luzea denean, bestela, zeren bakarrik

KAUSALAK




KONTSEKUTIBOAK 2


Adjetibo eta adberbioekin HAIN erabiliko dugu eta kopuruak adierazteko (izenak) HAINBESTE :

  1. Hainbeste alditan irakurri dut ezen buruz baitaki liburua.
  2. Hain da handia non atetik ez den kabitzen
  3. Haibeste diru zuen ezen ez baitzekien nola gastatu
  4. Hain mutil indartsua da, non edozein harri handi jaso dezakeen

KONTZEKUTIBOAK


2009/10/15

2009/10/14

IRITZI TESTUAK


Hementxe duzue argudio testua eratzeko zenbait aholkuak. Euskaljakintza blogetik atarata. Irakurtzeko klikatu hemen

HELBURUZKOAK 2

Zertara eta zertarako galderei erantzuten diete. Esaldi nagusiaren helburua edo xedea erakusten digute.
  1. N /NTZAT. Bi esaldietan, nagusi eta menpekoetan subjektu desberdina dugunean, jokatua nahiz ez-jokatua erabil daiteke: Erabil dezagun (guk) ekarri du (berak). Edo Guk erabiltzeko ekarri du.
  2. Nagusi eta menpekoen subjektua berbera denean, ez-jokatu forma erabiliko dugu: Erabiltzeko ekarri du.(berak) TZEKO
  3. Esaldi nagusiko aditzak mugimendua adierazten badu TZERA (batez ere joan eta etorri aditzekin): Zu IkusTERA etorri naiz
  4. T(Z)EARREN/T(Z)EAGATIK. Kausazko kutsu handia dute: Jatearren lan egin egiten dut.
  5. T(Z)EKOTAN Zinemara joatekotan (joateko ASMOTAN) etorri naiz.

HELBURUZKOAK


KONPLETIBOAK

ZER galderari erantzuten diote.
  1. -(E)LA. Aditz laguntzaile nahiz trinkoekin eta esaldi nagusia baiezkoan dagoenean: esan, jakin, pentsatu, irakurri, uste izan, agindu, entzun, idatzi...Nik USTE dut bihar euria egingo dueLA.
  2. EZEN ...LA.Iparraldean, batez ere: Badakit EZEN agertuko deLA
  3. LAKO:Izen bati lotuta: Laster kelduko deLAKO BERRIA zabaldu da. (Beti izen bati lotua)Berria, zurrumurrua, atxakia, seinalea, esperantza, ...
  4. NA. Bizkaieraz erabiltzen da esaldi nagusia baiezkoan badago eta ziurtasuna adierazten denean. Ezin da esaldi nagusiaren galdegaia izan. Badakigu etorriko deNA.
  5. NIK. Esaldi nagusia galdera edo ezezkoa denean erabiltzen da: Ez dut uste bihar euria egingo dueNIK.

ZEHAR GALDERA.

  1. Galdetzailerik badago -(e)N: Jakin nahi dugu NOR zarEN
  2. Galdetzailerik gabe: Jakin nahi dugu (EA) etorriko zarEN ALA EZ (ea etorriko zarENENTZ)

SUBJUNTIBOA

  1. Aditz nagusiak nahia edo beldurra azaltzen duenean : nahi izana, gura izan.. Nik nahi dut zuk egin DEZAZUN
  2. Baina forma ez-jokatua NOMINALIZAZIOA erabiltzen da gehien bat: Nik nahi dut zuk EGITEA

KONPLETIBOAK


2009/10/07

SELEKTIBITATEKO HAUTAPROBAK

ITXURA ALDATZEKO EBAKUNTZAK

Behean duzuen estekan klikatuz, gaiari lotua dagoen artikulua duzue. Irakur ezazue. Artilukuan, hiztegiaz aparte, alde onak eta txarrak aurkituko dituzue eta errezago izango da gero idazlana ekoiztea.
  1. Kirurgia estetikoa

BALDINTZAZKOAK 1

ADITZ JOKATUAZ
  1. Etortzen BAda, ikusiko dugu
  2. Etortzen BALDIN BAda, ikusiko dugu.

ADITZ JOKATU GABEAZ

  1. EtorriZ GERO, ikusiko dugu
  2. Etorri EZIK/EZEAN, ikusiko dugu.
  3. EtorTZERA, ikusiko dugu ("-(e)z gero"ren parekoa)
  4. Lagunekin ez joaTEKOTAN, ohean geratu naiz

BESTELAKO BALIABIDEAK

  1. Bestela: Hobe asko ikasten baduzue, bestela...
  2. Bertzenaz.
  3. Osterantzean
  4. Ezpabere

BALDINTZAZKOAK




KONTZESIBOAK 1

ADITZ JOTATUAZ
  1. Diru asko duEN ARREN, ez da zoriontsua
  2. NAHIZ ETA diru asko duEN, ez da zoriontsua.
  3. Diru asko BAdu ERE, ez da zoriontsua.
  4. Diru asko duELA ERE ez da zoriontsua.
  5. Diru asko duELARIK ERE, ez da zoriontsua

ADITZ JOKATU GABEAZ

PARTIZIPIOA.

  1. Diru asko eduki ARREN, ez da zoriontsua
  2. NAHIZ ETA diru asko eduki, ez da zoriontsua.
  3. Diru asko edukiZ GERO ERE, ez da zoriontsua
  4. Diru asko edukiTA ERE, ez da zoriontsua
  5. Diru asko edukiRIK ERE, ez da zoriontsua.
  6. Diru asko edukiZ ERE, ez da zoriontsua
  7. Diru asko edukiAGATIK (ERE), ez da zoriontsua.

INFINITIBOA

  1. Diru asko edukiTZEKOTAN ERE /edukiTZEKOTZ ERE, ez litzateke zoriontsua izango.

EZEZKO ESALDIETAN

  1. Diru gutzi ez eduki EZEAN ERE, ez litzatekte zoriontsua izango
  2. Diru gutxi ez eduki EZIK ERE, ez litzateke zoriontsua izango

2009/10/06

KONTZESIBOAK


2009/10/05

BEHAR UKAN /BEHAR IZAN

  1. Menpeko perpausik ez dagoenean, bere osagarriekin egingo du komunztadura: Lana behar da; etxeko lanak egin behar ditut; etxe bat erosi behar dut.
  2. Menpeko perpausetan T(Z)EA agertzen denan, singularra erabiliko dugu: Kirola egitea behar dugu./ Zu hemen izatea behar dut.
  3. Behar aditzaren aurrean aditza transitiboa bada, laguntzaailea ere horrelakoa izango da: Liburu asko irakurri behar dut
  4. Aditza intrasitiboa bada, nahiz eta ukan forma hobetsi, bi aukera ditugu: Joan behar dut/ joan behar naiz. (Lehenengo forma hedatuago dago).
  5. Gainera EGA azterketan ez dute intransitiboa onartzen, beraz, Ukan erabiliko dugu

ERE PARTIKULA

Esaldi bat ezin da inoiz "ere" partikulaz hasi: *Ere ni joango naiz (gaizki). Beti ezkerreko aldean daukan sintagmari lotuta azalduko da: Ni ERE joango naiz. ERE beti aditzari atxikia azaltzen da.
Aditz trinkoekin, "-BA" gehitu behar da: Kepa ERE BAdoa.
ERE BAI, ERE EZ, BAITA...ERE, EZTA ...ERE.
  1. Zu bihar zinemara joango zara ETA ni ERE BAI
  2. Zu bihar ez zara zinemara joango ETA ni ERE EZ
  3. Zu bihar zinemara joango zara, BAITA ni ERE
  4. Zu bihar ez zara zinemara joango, EZTA ni ERE

BAITA. EZTA

  • -Harrikoa egin duzu? -Harrikoa egin duzu?
  • -Bai -Ez
  • -Eta bazkaria? -Eta bazkaria?
  • -Baita -Ezta