Neska oso altua da.
(Neskak) oparia ekarri duEN neska oso altua da.
Lehenengo neska, parentesi arteko dagoena, isilekoa deitzen da eta bigarrena ondokoa. Ondokoak deklinabideko edozein marka har dezake. Berriz, isilekoak, Nor, Nork, Nori eta Non kasuetan ez du arazorik sortuko.
ERLATIBO MURRIZTATZAILEAK.
Izenaren eskuinetara jarriko ditugu murrizteko: Gainditu duten ikasleak jaira joan dira (Bakarrik gainditu dutenak, ez guztiak)
ERLATIBOA APOSIZIOAN
Izenaren eskerretara jarriko dugu: Zure laguna ikusi dut, ezkonduta dagoena.
ERLATIBO MOTAK:
- Etorri deN neska Miren da
- Etorri deNA Miren da
- Ezkondu deN zurrumurrua zabaldu da
- Gaindituko duzun esperantza dut
- Nik, zuzendaria naizen HONEK, honako hau jakinarazten dut (izenordain pertsonalak ezin dira erabiltzen eta horien ordez, hau eta hori erabiliko ditugu)
- EtorriTAKO (etorririko, etorrikako) neska Miren da
- EtorriTAKOA Miren da
- Laguna, zeinarekin haserre nagoEN (BAINAGO), etorri da
- Non ere den kontzertua, ni joango naiz. (ekialdean)
- Zer ere ereiten den, hura jasotzen da (ekialdean)
- Zer erein, hura jaso (mendebaldean)
No hay comentarios:
Publicar un comentario