- Zinemara joango zara ALA etxean geratuko zara?
- Bihar zinemara joango naiz EDO etxean geratuko naiz
KOPULATIBOAK
- Zu zinemara joango zara ETA ni etxean geratuko naiz
- Ni zinemara joango naiz eta zu ere joango zara
DISTRIBUTIBOAK
- HALA zuri NOLA niri bost axola zaigu
- BAI zuri, BAI niri bost axola zaigu
- Pobreak direLA, aberatsak direLA denok hilko gara.
- EZ zuri, EZ neri ez zaigu inporta
- Guk, momentu honetan, publikoak ZEIN pribatuak behar ditugu
ADBERTSATIBOAK
- BAINA. Bigarren perpausaren hasieran: Ez dut nahi, BAINA joan egingo naiz.
- BARREN. Perpausaren amaieran ager daiteke: Noiz itzuliko didazu liburua? -Atzo ordaindu nizun BARREN! (Atzo ordaindu nizun BAINO) Aurrez esandako zerbaiti erantzunez.
- ORDEA, OSTERA, ALDIZ, BERRIZ:Bigarren esaldian kokatuko ditugu, kontrajarriko dugun elementuaren ostean, bigarren esaldiaren lehen elementua eta gero. Normalean esaldiak puntu eta komaz banatuta agertuko zaizkigu. Ordeak eta osterak bigarren esaldiaren bukaeran.
Lan egiteko aukera izan nuen, BAINA gogorik ez.
Lan egiteko aukera izan nuen, gogorik ez, ORDEA (OSTERA)
4. Bigarren perpausaren hasieran kokatuko dira. Esaldiaren kontrakotasuna adieraziz.
AITZITIK. Ez diot etortzeko esan; aitzitik, etxean gelditzeko.
ALABAINA, ALTA, ALABADERE: Altua zara, ALABAINA altuagoa naiz ni
HALA (ETA GUZTIZ) ERE..Kontzesibo kutsua:Ez dauka dirurik, lasai dago hala ere.
DENA DELA...Ez dut gogorik. Dena den, joan egingo naiz. Lehen perpausaren bukaerako puntua eta gero.
HARGATIK, .. Oso zaila zen; hargatik aurrera segitu nuen.
5. BAINO...Bigaren esaldiaren bukaeran: Ez da argia, tontua baizik
BAINO... Izenak hartu BAINO ez zuten egin
IZAN EZIK, ..Zu (salbu, lekat) izan ezik(ezean) beste guztiak joan ziren
...EZEZE, ..BE.... Dirua EZEZIK, teknika ERE behar da (diruAZ GAIN, teknika ERE behar da)
BARIK...Hura joan BARIK, zu joatea ere!
BESTELA... Asko ikasi BESTELA, damutuko zara.
ETA EZ..Zuk egiteko esan dizut ETA EZ beste inork
No hay comentarios:
Publicar un comentario