2010/01/14

BIDAIAK 1

EGILEA: SARAY

Marthalek bidai zoragarri bat egin du. Suitzatik hasita, Japoniara joan nahi zuen bizikleta baten gainean, baina ez zen muga horrekin konformatu, pausu handiago bat emanez, mundura buelta eman zuen gauza ikusgarriak ikusten.

Claude Mathalek balentria bat lortu du. Jende gutxi lor dezake izugarrizko bide hori amaitzea eta ni ez nago jende horien artean. Gustatuko litzaidake bere indarra eukitea: bai fisikoki, bai mentalki; hau da, indarra euki behar da hanketan bizikleta baten gainean egoteko egunero eta gure onetik ateratzen garenean beharrezko indarra eukitea gure muga lortzeko.

Nire gustoko bidaiak lasaiagoak dira; lehenik eta behin, familiarekin edo lagunekin egon behar naiz. Eta lekuaren arabera; hondartza badago ondo, baina mendietara igotzea gogoko dut. Mendi berdeak ikusteak bakez beteta uzten nau txikitatik irakatsi didatelako natura maitatzen.

Ez naiz oso ona gauza hauek prestatzerakoan, urduri jartzen naiz eta. Horrez gain, nire gurasoek prestatu dituzte nire bidai guztiak, baina saiatuko nintzateke nik neuk prestatzea. Bidaia bat antolatu beharko banu, haieik eramango nituzke.

Hasteko, leku bat pentsa beharko nuke, baina ez da oso zaila. Etxean gauden guztiok Veneciara joan nahi dugu, eta hara izango litzateke gure bidaia. Hiri hori historioz beteta dago, eta gustokoak ditugu.

Hegaldiak gorde ondoren, non egin beharko genuke lo begiratuko nuke. Hotel batean izango litzateke nire amak ezer ez garbitzeko eta janaririk ez prestatzeko.

Hau dena finanziatzeko, momento honetan, ez zen erraza izango lanik ez daukadalako. Itxarongo dut lana euki arte.

No hay comentarios: