
EGILEA: RAQUEL
Ezberdintasunak saihestea oso inportantea da egun hauetan, jende askok, beste kulturaren pertsona ikusten dutenean, gaitzespena nabaritzen dute. Batzuen ustez kulturak eta ohiturak nahastea ez da oso ona gizartearentzat, baina... hala ote da benetan?
Alde batetik, orain dela urte batzuk jendeak ezin zuen beste herrialdeko pertsonekin tratatzea, urte horietan ez zeudelako atzerritar asko bere herrietan. Horregatik, arraroa iruditzen zaio beste kulturako pertsonekin hitz egitea. Hala ere, hori ez da aitzakia, denbora igarotzen delako eta gehienak ez du ezer egingo bereizkeriazko egoera aldatzeko.
Gobernuak ere dauka erantzukizuna, inter-kulturazko ekintza oso gutxi da eta, hori dela eta, jendea ez dago kontzientziatuta komunikazioa bultzatzea oso onuragarria dela guztientzat.
Bestetik, oraindik aurreiritziak ez dira desagertu. Honen ondorioz, atzerritarrak ez dira onartuta leku batzuetan, bertakoek lapurtzeko eta gauza txarrak egiteko etorri direla uste dutelako.
Hau dena ikusiz gero, nire ustez egoera hau ezin dugu onartu, atzerritarrek eskubideak dauzkate, baita obligazioak ere. Horregatik lan egitera etorri badira eta baketsuak badira, ez dut ikusten inolako problemarik. Hala eta guztiz ere, arazoak sortu ahal dira atzerritarrak lapurtzera etorri direnean, kasu honetan beste atzerritarrek pairatzen dute portaera hori, aurreiritziak sortzen direlako
No hay comentarios:
Publicar un comentario