- IRAKURMENA
- Irakurketa bizkorra ideia orokorra jasotzeko: zeri buruzkoa den, izenburuak zer pista ematen digun. Lehen irakurraldian eduki batzuei edo besteei erreparatuko diegu. Testuarekin batera irakurri galderak.
- Irakurketa arretatsua informazio guneak ateratzeko eta begiratzeko eta azpimarratzeko galderen erantzunak non egon daitezkeen. Kontutan izan erantzunak modu askotan ager daitezkeela: zuzenean, testuan zehar zatika, zeharka (zuk atera beharko dituzu ondorioak).
- Testuaren alboan informazio guneak idazten badituzu, egileak zer kontatu nahi dizun errezago gertatuko zaizu eta ideia nagusiak, gaia eta laburpena hobeto egingo dituzu
- ERANTZUN
- Egiaztatu testua eta galderak ondo ulertu dituzula
- Erantzuna idatzi aurretik, bi aldiz pentsatu, eta, idatzitakoan, arretaz berrirakurri idatzitakoa.
- Ez kopiatu testua bera.
- Galdera bi badaude, bi erantzun egon behar.
- Galdera batzuek interpretazio bat baino gehiago eduki dezakete. Beraz, behin baino gehiagotan irakurri.
- GAIA
- Esaldi bakar batean adierazi behar da egileak adierazi duena. Zuzentzerakoan, ordea, ez da kontuan hartuko aditzik daukan ala ez. Izen abastraktuak erabiltzea ez da baliagarri izango.
- IDEIA NAGUSIAK
- Irakurri izenburua (baldin badago), bertan agertzen baita testuaren gaia edota sintesia.
- Azpimarratu testuan zehar esaldi esanguratsuak. Aztertu paragrafoz paragrafo.
- Jarri arreta amaierari, hortxe agertzen baitira, gehienetan, ondorioak, ideia garrantzitsuak edo irtenbideak.
- LABURPENA
- Begiratu proban laburpenak zer luzera eduki behar duen eta zaindu.
- Alboratu bigarren mailako ideiak eta erabili ideia garrantzitsuenak.
- Ideiak egoki lotu
- Zeure erara azaldu
- Era honetako esaldiak erabil ditzakezu: "Egileak dio..."
- Ez kopiatu testuko zatiak hitzez hitz
- HIZKUNTZAREN ETA LITERATURAREN INGURUAN.
- Atal honetan bi eratako ariketak ager daitezke:
- Esaldiak moldatu edo berridaztu
- Testuan nabarmendutako esaldien, hitzen edo esamoldeen esanahia argitzea edo sinonimoak edo antonimoak ematea
- Ez da ontzat emango zuzentasunaren aldetik egindako inolako hutsik edo akatsik
- IDAZLANA
- Gutxienez 200 hitz dituen testu bat idatzi behar duzu. Izan liteke iritzi artikulua, gutuna, azalpena...
- Proban bertan agertzen dira idazlanean jorratu daitezkeen puntuak. Baina horrek ez du esan nahi derrigorrean puntu horien inguruan idatzi behar duzunik. Laguntza modura emandako puntuak izan ohi dira. Puntu edo galdera horiek pistak emateko baino ez dira.
- IZENBURUA. Proban bertan ez da eskatzen, baina jartzen baduzu, hobeto.
- EGITURA:
- Sarrera--Garapena--Ondorioa
- Arazoa--Konponbidea
- Zenbait esaldi topikoak erabili ahal da, baina , dudarik gabe, lokailuak oso inportanteak dira koherentzia eta kohesiorako
- Ortografia eta puntuazioa zaindu
- Idazlana ahalik eta modu txukun eta garbienean idatzi:
- Zaindu lerro arteko espazioak
- Esker-eskuinekoa
- Goi eta behekoa
- Ahalegindu lerro zuzenak egiten
Ariketak.
-
1-Izuti: beldurti
Muin: gune
Sekulako: betiko
Galarazi: debekatu
Urrats: pauso
Barne: barru
Sustraitu: errotu
Gauza: izaki
Oihu: deidar
2-
a) Funk-musik...
Hace 15 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario