2008/10/28

ALDE ONAK ETA TXARRAK: PRAKTIKA

EGILEA: JOANA


Orain dela hogei urte gazte gehienek laster alde egiten zuten gurasoen etxetik. Gaur egun, berriz, hogeitamar urterekin edo gehiegorekin gazteak oraindik bere gurasoekin bizi dira.
Gai hau aztertzerakoan alde onak eta alde txarrak aurkitu ahal ditugu.Izan ere, gurasoen etxean bizitzean ez duzu lan askorik egin behar. Gehienetan gurasoek janaria egiten dute eta etxera ailegatzean dena prest daukazu. Gainera ia etxeko lan guztiak beraiek egiten dituzte eta ez duzu denbora askorik eman behar etxea txukuntzen. Ez hori bakarrik, behar duzun bakoitzean gurasoek dirua ematen dizute, eguneroko beharrak betetzeko edo edozein nahiera asetzeko.
Bestalde, batzuen iritziz, gurasoen etxean bizitzeak bere alde txarrak ditu. Diotenez oso askatasun gutxi daukazu, beti daude kontrolatzen zein ordutan etortzen zaren eta horrek eztabaida ugari sortzen ditu. Era berean gurasoen etxean bizitzean muga batzuk jartzen dira eta ezin duzu nahi duzuna egin etxean. Adibidez, batzutan ezin duzu etxera zenbait lagun eraman.
Aurreko guztia laburbilduz gurasoekin bizitzeak bere alde onak eta txarrak dituela ikusi dugu. Dudarik gabe, gurasoen etxean oso eroso bizi arren nire ustez oso garrantzitsua da askatasuna edukitzea. Argi dago nahiz eta independizatzea gogorra izan heldua eta arduratsua izaten laguntzen dizu.
Publicado por JOANA en 7:45

EGILEA :AITOR

Orain dela 20-25 urte gazteek laster uzten zuten gurasoen etxea, ezkontzeko eta familia bat sortzeko. Gaur egun, berriz, 35 urterekin “gazte” ugari dago gurasoekin bizitzen oraindik.
Gai honetaz hitz egiteko etxetik kanpo bizitzearen alde onak eta txarrak aurkeztea da hoberena.Gurasoekin etxean bizitzea nahiko erosoa da normalean. Hasteko, haiek janaria prestatzen dute , arropa garbitzen dute, erosketak egiten dituzte, eta abar. Laburbilduz, gurasoak etxeko lan guztiez arduratzen dira. Horretaz gain, gazteoi astero ordainsari bat ematen digute eta, gazteok ondo dakigunez, dirua izatea ezinbestekoa da adin honetan, aisialdian gastatu ahal izateko.
Bestalde, gurasoak beti daude gutaz arduratzen. Adibidez, medikuarengana eramaten gaituzte gaixorik gaudenean.Hala eta guztiz ere, gurasoen etxean bizi izateak alderdi txarrak ere baditu. Lehenengo eta behin, gazteok independentzia eta askatasuna behar dugu, eta gurasoekin etxean ezinezkoa da haiek izatea. Arau jakin batzuk daude etxean eta, horiek errespetatzen ez baditugu, gurasoek zigorrak ezartzen dizkigute.Aurreko guztia laburbilduz eta alderdi onak eta txarrak aztertuz, zera esan daiteke: nahiz eta gurasoekin bizitzea nahiko erosoa den, independentzia izatea garrantzitsuagoa da.
Baina, zoritzarrez, askotan gazteok gurasoekin bizitzera behartuta gaude, etxe bat erostea ezinezkoa egiten zaigulako. Espero dugu tendentzia hau laster aldatzea.
Publicado por Aitor en 14:43

No hay comentarios: