Aditzoinari –t(z)e marka eransten bazaio aditzak izen bihurtzen dira:
Aditzoina Aditz izena
(heldu) HEL+T(Z)E HELTZE
(ibili) IBIL +T(Z)E IBILTZE
(egon) EGON+T(Z)E EGOTE
Aditz izena behin lortuz gero, beroni deklinabidearen hainbat kasu marka
erans dakizkioke: etorTZEA, etorTZERIK, etorTZERA.
Adibide batzuk ikusiko ditugu:
MARKAK | ADITZAK | ADIBIDEAK |
T(Z)EA | LORTU ADJ +IZAN GUSTATU AHAZTU GOGORATU NAHI | Gainditzea lortu du Erraza da bide horretan galtzea Gustatu zait pelikuka ikustea Ahaztu zait sagar tarta egitea Gogoratu tarta egitea Nik nahi dut zu etortzea |
T(Z)ERIK | EZ DAGO EZ DAUKAGU | Zine aretoan ez dago erretzerik Ez daukagu lortzerik |
T(Z)EAK | BURUKO MINA EMAN | Hura ikusteak buruko mina Eman dit |
T(Z)EARI | EKIN UTZI | Ikasteari ekin diot Erretzeari utzi diot |
T(Z)EN | IRAKATSI EGON EMAN UTZI IKASI HASI JAKIN AHALEGINDU SEGITU IKUSI | Irakatsi dit ikasten Kantatzen Egon da Jaten eman didate Kantatzen utzi diot Txikitan ikasi zuen pianoa jotzen Internet erabilten hasi da Badaki pianoa jotzen Ahalegindu naiz lana ondo egiten
Horrek ikasten segitzen du Ikusi zaitut etortzen |
T(Z)ERA | BEHARTU AUSARTU | Behartu dugu jatera Ausartu da hitz egitera |
T(Z)EAZ | NEKATUTA ARDURATU | Nekatuta nago ariketak egiteaz Neu arduratuko naiz deitzeaz |
No hay comentarios:
Publicar un comentario