2009/02/12

BERRIA EGUNKARITIK HARTUA


Elikadura kendu eta hiru egunera hil da Englaro


Italiako Senatuan bizitza luzatuko zion legea aztertzen ari zirela hil da hamazazpi urte koman zeramatzan emakumea
Zunda bidezko elikadura eta hi­dratazioa kendu, eta hirugarren egunean hil da Eluana Englaro 38 urteko gazte italiarra. Atzo 20:10ean zendu zen, Udine hiriko La Quiete egoitzan, hamazazpi urtez koman egon ostean. Amato de Monte anestesistak eman zion bere alabaren heriotzaren berri Giuseppe Englarori. «Bakarrík egon nahi dut, besterik ez», eran­tzun zuen hark.
Une hartan bertan, Senatuan Englaro berriz ere zunda bidez elikatzea
eta hidratatzea helburu zuen lege proiektua ari ziren az­tertzen. Gertatutakoa jakítean, ordea, eztabaida eten eta minutu bateko isilunea egin zuten sena­tariek. Horren ostean, elkartasu­na agertu zion hildakoaren aitari Renato Schifani ganbera horreta­ko presidenteak. «Hausnarketa­rako unea da. Politikariotatik hasita, italiar guztiok hausnartu be­har dugu bizitzeko eta hiltzeko eskubídearen ínguruan».
Adierazpen horien ínguruan, Caetano Quangriello Senatuko talde kontserbadoreko buruak - Gobemuko koaliziokoak -­hartu zuen mikrofonoa. «Eluana ez da hil, heriotza eman diete», adierazi zuen. Eta berehala eran­tzun zion Ana Finnnochiaro PD Alderdi Demokratako -oposi­zioa- senatariak, beste behin Englaroren kasuari etekin politikoa
atera nahi izatea leporatuz. Maurizo Sacconi Osasun minis­troak, bestalde, eztabaidatzen ari ziren lege proiektua onartzeko eskatu zien senatariei, «Eluanaren sakrifizioa alferrikakoa izan ez
dadín». Silvio Berlusconi lehen ministroak tamalgarritzat jo zuen Englaro «salbatzeko» Go­bemuak egindakoa aski ez izana.
Berlusconik aurkeztu zuen, izan ere, Senatuan aztertzen ari
ziren lege-proiektua. Giorgio Na­politano presidenteak helburu bera zuen presazko dekretu bat -Legebiltzarraren onespena be­har ez duena - ez sinatzean aur­keztu zuen ekimen berria. Haren sinadurarik gabe ezin zen inda­rrean jarri, izan ere. Englaroren kasuak instituzioetako krisia era­gin du Italían, beraz.
Vaticanoaren esku-hartzea ere nabaria izan da Konstituzioaren arabera laikoa den herrialdean. Bide guztiak erabili ditu iritzi pu­blikoa Auzitegi Gorenaren ebaz­penaren kontrajartzeko. Englaro elikatzeari uzteko baimena eman zuen herrialdeko epaitegi nagu­siak, hain zuzen. Vaticanoko Osa­sun ministroak, Javier Lozano Barragan kardinalak zera adiera­zi zuen atzo: «Jainkoak barka die­zaiola Eluana mundu honetatik eraman duenari».

No hay comentarios: