Adizki hauek perpausaren hasieran jarri ohi dira eta bigarren pertsonak izan ohi dira. Hiru eratakoak izan daitezke:
- ADITZ PARTIZIPIOAK: Etorri hona!
- ADIZKI PERIFRASTIKOAK: Etor zaitez!
- ADIZKI TRINKOAK: Zatoz!
Euskara mintzatuan aditz partizipioa erabiltzen da (ekialdean aditz oina erabiltzen da)
Etor(ri) hona!
Ken(du) hortik!
Forma berbera erabiltzen da pertsona guztientzat. Ezezkoa egiteko, nahikoa da aditzeren aurrean EZ partikula jartzea:
Ez egin hori!
Ez izan tontoa!
Adizki perifrastikoetan bi zati bereizten dira
- Aditzoina: altxa, etor, jan,...
- Aditz laguntzailea: zaitez, zaitezte, ezazu, ezazue...
Zenbait aditzek adizki trinkoak dituzte aginterarako; hala ere, aditz gehienak, baita aditz trinkoak dituzten aditz askok ere, adizki perifrastikoak edota partizipioaz baliatzen dira agintera adierazteko. Erabilienak hauxek dira: zaude, zaudete, zatoz, zatozte, zoaz, zoazte, zabiltza, zabiltzate, ...Formak, indikatiboko orainaldiko berberak dira, beti osagarrien aurretik jartzen dira: zaude lasai!, zatoz hona!, ... 1. eta 3. pertsonan, normalean, aginterako adizkien ordez, subjuntiboko adizkiak erabiltzen dira. Bestalde, eman, ekarri, utzi, esan eta beste zenbait aditzen kasuan, aditz nagusia eta laguntzailea elkarri itsatsirik erabiltzen dira trinkoen itxura hartuz: uztazu, egiozu. Adizki trinkoak ezin dira ezezko perpausetan erabili (*Ez zoaz hemendik) Ez zaitez joan
No hay comentarios:
Publicar un comentario