2009/05/18

BERRIA EGUNKARIATIK HARTUA

ImageChef.com - Custom comment codes for MySpace, Hi5, Friendster and more
Biharamuneko pilula errezeta gabe salduko da farmazietan hiru hilabete barru Hego Euskal Herrian, eta edozein emakumek erosi ahal izando du. Erabaki horrren bitartez, nahi gabeko haurdunaldi kopurua jaitsi nahi du Espainiako Gobernuak, Trinidad Jimenez Osasun eta Gizarte Politikako ministroak azaldu duenez. Botikak 20 euro balioko du, eta ez dago Espainako Gizarte Segurantzak diruz babesten dituen botiken artean.

Frantzian, Belgikan, Erresuma Batuan edo Danimarkan neurri hori hartu zenean emaitza adierazgarriak izan zirela nabarmendu Jimenezek. Biharamuneko pilula larrialdietarako antisorgailua dela ere ohartarazi du Jimenezek, eta gaineratu du ez dela erabili behar ohiko antisorgailu bezala. Albo ondoriorik ez duen arren, hormonak dituen botika dela gogorarazi du Jimenezek, eta ez dela komeni gehiegi erabiltzea. Nolanahi ere, erabaki bera hartu duten herrialdeen emaitzak ilusita, gehiegizko erabilerarik ez dela gertatu adierazi du Jimenezek.

Horrez gain, Jimenesek zehaztu du biharamuneko pilula ez dela abortu eragilea. Hau da, ernalketa saihesten du, baina zigotoa umetokian ezartzen den unetik aurrera, ez dauka eraginik. Hori dela eta, ez du espero arazorik egotea farmazietan.

EAJko diputatu Joseba Agirretxearen arabera, Espainiako Gobernuaren erabakiak ez dio mesederik egiten sexualitate “osasungarri eta moderno bati”. “Halako neurrien ondorioz, gazteek pilula sexu harremanak izan aurretik ekar dezake. Eta kontuan izan behar da biharamuneko pilula erostea ez dela aspirinak erostea bezala” nabarmendu du Agirretxeak. Espainiako Kontrazepzio Elkarteak pozik hartu du neurria. Espainiako bizitzeko Eskubidea elkarteak, berriz, abortu askea dakarrela salatu du.

Orain arte hego Euskal Herrian doan baina errezetarekin banatzen zen pilula. Ipar Euskal Herrian adingabeek izena eman gabe eta doan eskura dezakete pilula. 18 urtetik gorakoei gizarte Segurantzak botikaren prezioen %65 itzultzen die. Horretarako sendagilearen agiria behar dute.

A) ULERMENA

· Nola eros daiteke biharamuneko pilula? Zenbatean saltzen dute?
· Ohiko antisorgailu bezala ezin da erabili. Zergaitik?
· Guztiak ados daude neurri honekin? Azaldu
· Zein da egoera Ipar Euskal Herrian?

B) GAIA ETA LABURPENA ( gehienez 8 lerro)
C) IDAZLANA (25 lerro)
Irakurri duzun testuari buruzkoa iritzia eman eta arrazoitu.

No hay comentarios: