2009/09/05

ADITZ TRINKOAK ETA ADITZ PERIFRASTIKOAK

ADITZ-MOTAK
Hiru ataletan sailkatuko ditugu:
1.-NOR eta NORK motako aditzak.
2.-Adizki jokatuak eta jokatugabeak.
3.-Adizki perifrastikoak eta trinkoak.

NOR eta NORK motako aditzak.

Euskaraz bi kasu desberdinetan ager daiteke perpausaren subjektua: NOR eta NORK:
Ni Bilbora joango naiz (NOR)
NIK liburua erosi dut (NORK)
Subjektua NOR kasuan (NI; ZU; HORI...)dagoen adibidetan, IZAN aditza erabiltzen dugu laguntzaile gisa; subjektua NORK kasuan, (NIK; ZUK; HARK...) dagonean , ordea, UKAN erabiltzen dugu:
Ni joango NAIZ
NIK erosi DUT
Noiz bata noiz bestea? Zergaitik batean naiz eta bestean dut?
Ni etxean sartu naiz
Nik etxean boltsa sartu dut
Lehen adibidean subjektuaz aparte ez dago beste objekturik; hau da pertsona bera da egilea eta hartzailea. Bigarren adibidean, ordea, subjektuaz gain, bada objektu bat (boltsa) ekintzaren hartzailea dena, nik , bigarren kasuan sartzen dudana boltsa da.
Batzutan, aditz berbera, modu bietara erabil daitezke; gehienetan esanguraz aldatzen badira ere: sartu da/sartu du, atera da/atera du, hil da/hil du, altxatu da/ altxatu du…
Lagungarri gisa, NOR edo ZER objektua ez badago Nor motako aditza izando da.
Objektu bat hartzen duten aditzak iragankorrak dira eta objekturik ez daukatenak, aldiz, iragangaitzak. Batzutan NORK motako zenbait aditzek ez dute osagarri zuzenik hartzen:
Makina honek ez du funtzionatzen.
Urak irakin du
Umeak gaixorik jarraitzen du
Adizki jokatuak eta jokatugabeaka
1. Adizki jokatuak: etorri naiz, ikusi dut, ...
2. Adizki jokatugabeak: egitea, egiteko, eginda, ikusitakoa...

Adizki perifrastikoak eta trinkoak
Adizki perifrastikoak
Adizki guztiak, baita adizki trinkoak ere, era perifrastikoan joka daitezke. Adibidez : daramat/eramaten dut.
Adizki perifrastikoetan zati bi bereiz daitezke:
Aditz nagusiak: Esangura darama eta aspektuari buruzko informazioa ere ematen digu. Adibidez: etorriKO, etorTZEN, etorrI
Aditz laguntzaileak, berriz, pertsona, aldia eta moduaz informatzen gaitu¸hau da, aditz nagusiak adierazten duen ekintza nork eta noiz egiten duen esaten digu. Adibidez: naiz, nintzen, dizut,nuen...

Adizki trinkoak
Zenbait aditzek, ( banaka batzuek, besterik ez) adizki trinkoak dituzte. Hauetan informazio osoa (esangura, pertsona, aldia...) hitz bakar batean dago bilduta

No hay comentarios: