2009/09/04

HITZ ELKARTUEN IDAZKERA

1. Bereiz idaztekoak diren hitz elkartuak:
a. Aposizioak: Argia aldizkaria, Kepa irakaslea...
b. “egin”, “eragin”, “eman” eta “hartu”-rekin osatzen diren aditz-elkarteak: su eman,lo egin...
c. Herriz herri moduko bikoiztapenak: etxez etxe...
d. “Berri” hitzak osatutakoak: etorri berri, (salbuespena: ezkonberri)
e. Zenbait posposizio: mahai gainean, zure alde...
f. “bila”, “eske” edo “falta”-z osaturiko elkarteak: diru bila...
g. Lehen osagaia “erdal”, “giza”, “euskal”, “itsas” duten elkarte berriak: erdal itzulpena, giza eskubideak...

2. Marrarekin idaztekoak diren hitz elkartuak:
a. Bikoiztapen indargarriak: luze-luzea...
b. Atzizki berbera duten bikoiztapenak: poliki-poliki...
c. “seme-alabak” moduko elkarteak: joan-etorri, senar-emazteak...
d. “Barra-barra” modukoak: kili-kolo...
e. Leku-izen elkartuak: Lasarte-Oria...

3. Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak:
a. Aditz erroa +izen: geltoki, ikastetxe...
b. Aditz erroa +izenondo: aldagaitz, nekaezin...
c. “Odolustu” moduko aditz-elkarte arruntak: indargabetu; azpimarratu...
d. Bigarren osagaia _gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gintza, duten elkarteak:futbolzale,bibotedun...
e. Lehen osagaia aurre-, azpi- eta gain- duten izen elkarteak: azpiegitura...
f. Zenbatzaile +izen : lauburu, ehunzango...

4. Marrarekin edo bereiz idatz daitezkeen hitz elkartuak:
a. “Eguzki-lore” moduko izen-elkarte arruntak: sakontze-ikastaroa edo sakontze ikastaroa...
b. “Harri-jasotzailea” edo harri jasotzailea...

5. Marrarekin edo loturik idatz daitezkeen hitz elkartuak:
a. Zenbait elkarte arrunt: sudur-luze edo sudurluze…

No hay comentarios: