- "BAT" ZENBATZAILEA ETA "-A" ARTIKULUA.
Noiz erabiltzen dugu "BAT"?
- Bat/Anitz oposizioa azpimarratzeko.
- Historiaren bat kontatzen hasten garenean.
- "-(r)en bat" egituran.
Noiz erabiliko dugu "-A"?
- Izen zenbakaitzekin (maitasuna, askatasuna, ohore...). Baina izen horrekin batera adjektibo bat azaltzen bada, "bat" ere ager daiteke: Ohore handi BAT da zu ezagutzea.
- Izen zenbakarria izanda, balio generikoa duenean: ArrantzaleA itsasoan bizi da.
- Zenbakarrriak izanda ere, aldez aurretik aipatu direlako ezagunak badira: Lagun bat etorri zait. LagunA oso jatorra da.
- Predikatu osagarrietan: Neska hori politA da.
- Zenbakarria izanda ere, guk ziur daukagunean aipatzen ari garena ezaguna dela: Txapela buruan eta ibili munduan.
2.- "-KO" eta "-EN"
- Duena edo jabea pertsona edo biziduna bada; -EN erabiliko dugu: Nire aitaren etxea.
- Posposizioei loturik, -EN: Mahaiaren gaienan, liburuaren azpian, zure ondoan,...
- Toki edo denbora adierazi nahi dugunean -KO erabiltzen dugu: Atzoko azterketa; Bilboko parkea, ...
3.- HANDIA, ASKO, ANITZ
- Asko gauza zenbakarriekin erabiltzen da: Lagun asko ditut (20).
- Lagun HANDIA da Kepa.
- ASKO/ANITZ ez dugu erabiliko Izan aditzarekin. Hauen ordez guztiz, arrunt, txit, izugarri, arras, oso, biziki, ...; Oso gose naiz, izugarri beldur naiz, ...
- Maite ukan/izan aditzarekin: Biziki maite zaitut ( *asko maite zaitut)
- Zenbait izen zenbakaitzekin: "beldur", "ke", "maitasun", "ur", "lotsa"..., HANDIA erabiliko dugu eta hauen kontrakoa GUTXI izango zen: Maitasun handia/Maitasun gutzi. Argi handia/argi gutzi.
- Baina "ur" hitzarekin nik esan ahal dut: Nik ur asko edan dut (ura neurgarria baita) Beraz, ur asko/ ur gutzi.Baina ur handia itsasoko edo erreketako urak aipatzen ditugunean.
- Argi asko/ argi handia
- Denbora hitzarekin LUZEA edo LABURRA : Denbora luzez egon zen hizketan
- Asko komunztadura egiterakoan bai singularrean, bai pluralean egin daiteke: Gozoki asko jan dut/ jan ditut.
- Gehiago eta gehiehi, asko formaren konparatiboak dira. Beste kasuetarako HANDIAGO, LUZEAGO, ...: Min handia daukat. Min handiago dut orain ( *min gehiago daukat).
4.- PASIBOAK
- Gutxitan erabiltzen dira forma hauek. Forma aktiboak hobesten dira: El ladrón ha sido detenido por la policia : Poliziak atxilotu du lapurra.
- Pasibo formaren azpian, erlatibo esaldia dugu:
Liburu hau Nik idatzi dudan liburua da--Liburu hau Nik idatzi dudana da
Liburu hau Nik idatzitako liburua da----Liburu hau Nik idatzitakoa da.
Liburu hau Nik idatzi liburua da-----Liburu hau nik idatzia da( Liburu hau nik idatzitakoa da).
5.-GALDEGAIA ETA HITZ ORDENA
- Ni mendira joango naiz bihar
- Ni bihar joango naiz mendira
- Liburua irakurri egin dut
- Badator Miren ( aditz trinkoak)
- Nik jakin dakit
- Esan zidan bihar ez zela etorriko gaixorik zegoelako (luzea denean).
- Hementxe dago liburua.
- Neuk egin dut
- Ez dut inoiz ulertu zure jokabidea (aditzaren ezkerraldean).
- Aditza trinkoa denean, galdegaia aditzaren eskuinean azalduko zaigu: Erretzea ez da ona. Zuk ez dakizu ezer.
6.- GENEROA.
- Gure hizkuntza ez dago generorik, baina bai arrak eta emeak desberdintzeko zenbait hitz: jaun/andre, gizon/emakume, zezen/behi, neska/mutila.
- Hika formetan ere,bereiz daiteke generoa : Hik esan duN (emakumezkoari) Hik esan duN (gizonezkoari).
- Beraz erderatik hartutako zenbait adjektibo "-o" edo "-u" bukaera izango dute. Beraz, perpaus konpletiboak, eztabaida politikoa, arau fisikoa, ...
7.- PROLATIBO "-TZAT" eta ATZIZKIRIK GABEKO PREDIKATUAK.
- Beti mugagabean : Beharrezkotzat jotzen dut, zuk tontotzat hartzen nauzu, ...
- Zenbait aditzekin erabiltzen dugu: hartu, jo, uka, eduki, eman, eskaini, ...
- Ordezkaritzat hartu naute. Bi balio ditu. Alde batetik, XEDEA: ordezkari izateko hartu naute. Eta bestetik, USTEA: ni ordezkaria naizela pentsatu dute.
8.- NORBERA / NOR BERE
- NORBERA: Hau izenordaina eta berak bakarrik izen sintagma bat osa desake.: Norberak izaten du arrazoi. Askotan Norberaren ordez BAKOITZA erabil daiteke zentzua aldatu gabe.
- NOR BERE: Nor ez da galdetzailea, izenordaina baizik. Bere, bihurkaria edo erreflexiboa da:
Nork bere etxeko lanak egiten ditu.
- Bakarrik agertuko zaizkigu NOR, NORK eta NORI:
Nork BERE azterketa egingo du
Nori BEREA ematea ez da erraza.
Nor BERE autoan joan zen
9.- IZENORDAIN INDARTUAK: NEU, ...
FORMA: Euskalkietan forma desberdinak aurkitzen ditugu: NEU, NIHAUR, NERAU,...
ERABILPENA:
- GALGEGAI denean: Neuk egin dut.
- GALDEGAI ez denean:
- ERE, BEHINTZAT eta BEHINIK BEHINen aurrean: Neu ERE joango naiz
- Izenordaina erreplikatu egiten denean: ni neu, zu zeu, ...
- NOREN BURUA egituran: Neure burua botato dut,
Gainerako beste kasuetan, forma soilak edo indartu gabeak erabiliko dira:
- Ezezkoetan: Ni ez naiz joan.
- Galderetan: Zer egingo duzu zuk? (Galdegai zer baita)
- Bokatiboetan: Zu, nora zoaz?
- Genitiboaren kasua: Nik NEURE etxea saldu dut/ Nik ZURE etxea saldu dut
- Ni banoa NEURE etxera/ Guz ez dugu zure liburua lapurtu
- 3. pertsonarekin BERE: Jonek bere etxea saldu du/ Jonek haren etxea (ez berea) saldu du.
- Erakusleekin forma indartu batzuk -XE. Non dago liburura? HemenTXE dago.
- BER-: aurrizki indargarri hau zerbait berriro aipatzeko erabili ohi da: BERAU, BERORI, BERA, BERTON, ...: Bertan ikasi nuen.
- Batzutan BER- eta -XE elkarrekin azaltzen dira: ORAINTXE BERTAN joango naiz.
- "BERA" aposizioa: Kepak berak esan zuen.
- "BERA" izen sintagma. Hirugarren pertsona eta izenordaina perpaus berean baldin badaude BERA erabiliko dugu. HARK esan zigun BERAREKIN etortzeko
10.- DENA, GUZTIA, OSOA, ORO
- Dena eta guzti hitzek plurala hartzen dute. Dena izenik gabe agertu ohi da, bakarrik: mutil guztiak joan ziren. Denek egin dute.
- Guztia bestalde, izen batekin edo bakarrik ager daiteke.
- Guztia erakusleen atzean jartzen da, deklinabide-atzizkia bietan jarrita: mutil hauek guztiak..., neska hauei guztiei, hauetan guztietan...
- Hori guzti hori, ...zilegi eta jatorra da forma.
- Oro hitzak ez du mugatzaile edo artikulurik hartzen, beti mugagabean deklinatzen da: Ororejin joango gara.
- Izena deklinatu gabe +ORO +kasu marka eta aditza singularrean: Jende OROri gustatzen zaio.
- Izena pluralean deklinatu +ORO+ kasu marka eta aditza pluralean: Gizakiei OROri gustatzen ZAIE.
- Zati daitekeen gauza baten osotasuna azaltzeko OSO erabili ohi da, baina ez zatiezina denean: Tarta Osoa jan dut ( eta EZ laguntasun osoa).
Osotasuna adierazteko GUZTIA ere erabiltzen da, batez ere zatiezinekin: Ke guztia sartu da , ardo guztia edan dugu, ...
11.- BERA/BERDINA
- Bera erabiltzen dugunean elementu bakar batez ari gara: Gu kale berean bizi gara (Gran Via kalean, adibidez).
- Berdina erabiltzen dugunean, elementu bat baino gehiago dago: Nire kalean, etxe guxtiak berdinak dira.
12.- NORAINO/ NOIZ ARTE
- "-RAINO" lekua adierazteko erabiliko dugu gehien bat: Hondartza bateraino ailegatu zen.
- " ARTE" denbora adierazteko erabiltzen dugu: Bihar arte, zu etorri arte hemen geldituko naiz, ...
- Batzutan, ARTE hitzak eremu zabalagoa du eta leku izenekin erabili ahal da: Etxera arte, oihuka ibili zen (etxera ailegatu arte)
- ARTE hiru erabilera ditu:
A) Inolako markarekin: bihar arte, igande arte, ...
B) "-ra" ARTE: astelehenera arte
C) "-a" (mugatzailea) ARTE: astelehenA arte, Gabonak arte
5. Lehenengoa erabiltzen da aditzondo eta aditzekin: gaur arte, ikusi arte,... Beste biak izenekin: egunera arte, hamarrak arte, ...
13.-ELKAR
- Izenordaina da eta edozein marka har dezake NORK marka izan ezik.
- Izenordain erreziprokoa edo elkarkaria da.
- Elkarrek beti aurrekoa edo antezedentea izan behar du. ELKARREKIN joan ginen, adibide honetan aurrekoa ez da azaltzen baina ulertu behar dugu Ni eta beste norbait joan ginela.
- Aurreko hori beti plurala da, erreziprokoa denez gero, beti bat baino gehiago izango da.Dena dela komunztadura SINGULARREAN egingo da: Etsaiek elkar gorrotatzen dute.
- Mugagabean deklinatzen da, beraz aditza singularrean.
- Jakiteko zein marka jarri behar den, ELKARren ordez beste hitz bat jartzen badugu, hitz horrek daraman marka jarri beharko dugu: KepaK eta Mirenek aitari opari bat eman diote/ Kepak eta Mirenek ELKARRI opari bat eman diote
- Askotan ELKARren ordez BATA BESTEA erabiltzen dugu: Elkarren ondoan biziz gara/Bata bestearen ondoan bizi gara.
- ELKAR eta BATA ETA BESTEAk, bizidunen deklinabidea hartzen dute beraz, elkarrengana, bata bestearengandik, ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario