Letra larriak (maiuskulak) hiru kasutan erabiliko ditugu:
Siglak
Esaldi hasieran
Izen bereziak
SIGLAK
Hitz osoa maiuskulaz eta punturik gabe: DBH, LH, ...
ESALDI HASIERAN
Esaldiaren hasieran letra larriaz idatziko dugu. Bai testuaren hasieran, bai puntu, eten-puntu, galdera-marka eta harridura-marken ondoren datozen esaldiak maiuskulaz idatziko dira.
Bi puntu ondoren bi kasu ditugu:
1. Letra larriaz idatziko dugu aipamen zuzena denean edo beste paragrafo edo lerrokada batean segitzen dugunean.
a. Kepak hauxe esan zuen: “Ni ez noa”
b. Etxerako lanak:
i. Ariketak egin
ii. Idazlana idatzi…
2. Hori ez bada, letra xeheaz idatziko da.: Hiru pertsona etorri ziren: zu , Kepa eta nire laguna.
IZEN BEREZIAK
Pertsonen izenak eta ezizenak:
Pertsona arruntak zein pertsonaia historikoenak: “Bernardo Atxaga”, “Kepa”.
Pertsonai mitologikoak nahiz fikziozkoenak: Zeus, Superman.
Santuen izenak: Ágata Deuna.
Animalien izenak.
Izen ofizialak:
Erakunde publiko zein pribatuenak: Nafarroako Gobernua, Banco Santander..
Alderdi politiko zein sindikatuena
Lege-testuenak:Foru-Dekretua
Bestelako elkarte eta empresak: Berria aldizkaria.
Egoitza ofizialenak: Ajuria Ênea
Instituzioak diren karguenak (bakarrik doazenean soilik): Aita Saindua, Erresuma Batuko Erregina (baina Isabel erregina)
Estatu, herri, herrialde eta administrazio-entitateak: Ekialde Hurbila, Argentina...
Sarien izenak: Nobel saria
Egun berezien izenenak zein jai erlijiosoenak: Aste Nagusia, Maiatzaren lehena,...
Astronomi zein geografi objektuenak (planetak, izarrak, kontinenteak...): Afrika, Lurra, Eguzkia (baina, eguzkitan jarri, ilargiari begira...)
Zientzia eta ikasgaienak: Biologia, Literatura...
Liburuen eta artelanen izenburuak
Erreferentzia kardinalenak: Ekia, Hegoa (baina Bilboko iparraldea)
Ariketak.
-
1-Izuti: beldurti
Muin: gune
Sekulako: betiko
Galarazi: debekatu
Urrats: pauso
Barne: barru
Sustraitu: errotu
Gauza: izaki
Oihu: deidar
2-
a) Funk-musik...
Hace 15 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario