
2008/12/11
2008/12/07
ABSOLUTOA: NOR-ZER
MUGATUA | MUGAGABEA | |
SINGULARRA | PLURALA | |
-A | -AK | -Ø |
mutilA semeA neskA | mutilAK semeAK neskAK | Mutil Seme Neska Jon Mari |
GALDETZAILEAK | ERAKUSLEAK | PERTSONA-IZORD |
Nor Nortzuk Zer Zein Zeintzuk Zenbat | Hau Hori Hura Hauek Horiek Haiek | Ni Hi Hura Gu Zu Zuek Haiek |
KASU MARKA: -Ø
MUGAGABEA: -Ø
SINGULARRA:-A
PLURALA: -AK
ERABILERA:
1.- Esaldi iragangaitzetako subjektua
NeskA etorri da
2.- Esaldi iragankorretako objektu zuzena
Nik liburuA erosi dut
3.- Esaldi kopulatiboetako predikatua
Nire etxea politA da
4.- Bokatiboa
Ez, mutikoa, horrela ez da
5.- Izenburuak, beti mugatuan
"Arzak" jatetxeA
ERLATIBOZKOAK
Aditz jokatuaz | Aditz jokatu gabeaz |
-(e)n -(e)neko -(e)n esperantza Zein …bait-…/-(e)n Non …. …-en /bait Non ere…-(e)n Zer ere … -(e)n | -tako -(r)iko -(r)ikako |
2008/12/06
ERLATIBOZKOAK
(Etxeak) Teilatua eroria duen etxea oso zaharra da.
Bi perpaus ditugu:
- Etxeak teilatua eroria du.
- Etxea oso zaharra da
Erreplikatzen den izena ETXEA da. Bietako izenak, bat isildu behar da (isilekoa deitzen da eta gure kasuan (Etxeak) da, kortxete tartean eta azpimarratu dagoen forma). Isilduta ez dagoenari ondokoa deitzen zaio. Menpekotasuna adierazteko "-(E)N" atzizkia erantsiko diogu menpeko esaldietako aditz bakoitzari
Ondokoak edozein kasu har dezake batere arazorik sortu gabe. Isilekoak, halaber, ez du batere arazorik sortuko Nor, Nori , Nork eta Non kasuetan:
(Mutila) Etorri den mutila oso jatorra da (NOR)
(Mutilari) Irakurtzea gustatzen zaion mutilarentzat ekarri dut liburua (NORI)
(Mutilek) Hori egin dute mutilei zigorra jarri diet (NORI)
(Herrian) Jaio nintzen herria oso polita da (NON)Non eta Noiz kasuekin erabiltzeko badago beste bat -(E)NEKO , esanahi bera duena:
Jaio nintzeneko herria oso polita da.Baina kasu bera ez eta isilekoak NOR; NORI; NORK edo NON kasuez apartekoren bat hartzen duenean sortuko zaigu arazoa. Holako kasuetan aldatu beharko ditugu.
ERLATIBO MURRIZTATZAILEAK
Goiko adibide guztiei murriztatzailea deritzote, murriztu egiten dutelako:
Gainditu duten ikasleek jaia egin dute Jaia ez dute guztiek egin, gainditu dutenek bakarrik.
ERLATIBOA APOSIZIOAN
Orain arte erlatiboa sortu duen izenaren ezkerretara jarri dugu, baina aposizioa delakoak eskuinetara kartzen ditugu:
Etorri da zure laguna, oso altua dena.
Txori horiek, (gure inguruan ogi apurrak jaten ibili direNAK), pardelak ziren
ERLATIBO MOTA POSIBLEAK
-(E)N
Aditz jokatuekin: Etorri dEN mutila Kepa da
Gerta daiteke izenaren elipsia eta orduan aditzak hartzen du izenak behar zuen deklinabide atzizkia: Etorri dEN(mutil)A Kepa da
-(E)N ESPERANTZA. -(E)N ZURRUMURRUA
Holako egiturarekin elipsia ez da onartzen:
Gaindituko duDAN ESPERANTZA
-(E)LAKO
Atzizki hau aurrenekoaren kidekoa da:
Gaindu dutelako hori ez dut sinesten
Ondokoa izenordain pertsonala (ni, zu...) ezin izan denez, lehen pertsonaren ordez "HAU" eta "HORI" erabiliko ditugu:
Nik, zuzendaria den HONEK, honako hau egiaztatzen dut:...
-TAKO (DAKO), -(R)IKO, -(R)IKAKO
Partizipioari gehituz:
Etorritako guztiak nire lagunak dira
Etorritakoak nire lagunak dira
ZEIN /NON /NOR........ ....BAIT-.../-EN
Etxea, zeinarekin ez baitakigu zer egin, apurtuta dago
Nire laguna, zeinek kurtsoa gainditu duen, Parisen dago
2008/12/04
DEKLINABIDEA
KASUAK | NOR |
NOR /ZER (ABSOLUTOA) | BEGOÑA |
NORK /ZERK (ERGATIBOA) | BEGOÑA |
NORI /ZERI ( DATIBOA) | BEGO |
NOREN /ZEREN ( GENITIBOA) | OSCAR |
NORENTZAT /ZERENTZAT (DESTINATIBOA) | ENDIKA |
NOREKIN / ZEREKIN (SOZIATIBOA) | GAIZKA |
NON /NORENGAN /NOIZ /ZERTAN /NOLA (INESIBOA) | MIKEL |
NONDIK /NORENGANDIK /NOIZTIK (ABLATIBOA) | UKERDI |
NORA /NORENGANA /ZERTARA (ADLATIBOA) | ALVARO |
NORANTZ /NORENGANTZ (HURBILTZE-ADLATIBOA) | AITOR |
NORAINO /NORENGANAINO (MUGA-ADLATIBOA) | JOANA |
ZER (PARTITIBOA) | ADRIAN |
ZEREZ /ZERTAZ / NORTAZ /NOLA /NOIZ (INSTRUMENTALA) | ANDER |
NONGO /NOIZKO /ZERTAKO (LEKU-GENITIBOA) | JOSU |
NORAKO (ADLATIBO DESTINATIBOA) | ARON |
ZERTZAT /ZERTAKO (PROLATIBOA) | JONATAN |
NORENGATIK / ZER(EN)GATIK (MOTIBATIBOA) | ALBERTO |
2008/12/03
MODUZKOAK 2
NOLA
Nola galderari erantzuten diote.
Zuk egin bezala egingo dut nik
Zuk egin duzun bezala egin dut nik
Zuk egin duzun moduan egin dut nik
Zuk egin duzun erara egin dut nik
Genitiboaren formak, izen, izenorde edo erakusleei lotuta eta ez aditzei.
Zuen moduan egingo dut lana
Zuen gisara egingo dut lana
Zuen antzera egingo dut lana
Zuek bezala egingo dut lana
Zuek legez egingo dut lana
Aditz jokatu gabeko formarekin:
Zuk egindako legez egingo dut
Zuk eginiko antzera egingo dut
NOLAKOA
Nolakoa galderari erantzuten diote
Zuk aurkitu zenuen gisako liburuak erosi ditut
Txakurra? Zuk duzun tankerakoa da gurea.
Zu ni bezalakoa zara.
Jertse honen antzerakoa ez dut ezagutzen
Nire herria bezalakoa ez dago.
Bera ni ez bezalakoa da
Gaizkilelakoak haiek ere badira
GERUNDIALAK
Partizipioaren ondoren agertzen dira.
Ezinik: Gripea dela eta, kalera joan ezinik ibili naiz
Barik eta gabe:Ikasi gabe ez dago gainditzerik
-(e)z/-az: Ardoa edanez moskortzen zara
-ta, -(r)ik:Kapela eramanda sartu zen elizan
-ka: Ezkutuan gaizki esaka aritzea ez da oso zilegi
GAINONTZEKOAK
Noren arabera, -(e)nez: Irratiaren arabera bihar euria egingo du. Irratiak dioenez, bihar euria egingo du.
-(e)n neurrian, tamainan, heinean: Medikuen aginduak betetzen dituen heinean osatu da.
-(e)la, -(e)larik: Eskuan kapela zeramalarik sartu zen elizan
Ba .....Bezala: Aberatsa balitz bezala jokatzen du
2008/12/02
GALDEGAIA
Pellok+ txakurra +hil zuen
S + O + A
Ordena markatua denean, GALDEAGAIAz hitz egingo dugu. Galdegaia, esaldiko elementurik inportanteena da eta , normalean, aditzaren ezkerrean kokatzen da.
Aita mendira joan da.
Galdegaia aditza denean, EGIN aditzaz baliatzen gara:
Liburua irakurri EGINGO dut
Aditz trinkoekin, aditzaren baieztapena azpimarratzeko "BA-"
Banoa lanera
Aditza bera azpimarratu nahi dugunean, erreplikapena erabiltzen dugu:
Joan noa
Galde perpausetan galdetzailea aditzaren aurre-aurrean jartzen da beti, bera baita galdegaia:
Zu, norekin etorri zara?
Normalean, lehen esan dugun bezala, aditzaren ezkerrean kokatzen dugu baina galdegaia luzea denean (esaldi konpletiboekin) zilegi dugu aditzaren ondoren jartzea:
Esan zuen Kepak oparitu diola liburua
Zenbait osagaiekin, forma indartuak erabiltzen dira XE eta TXE bezalako atzizkiak baliatuz:
Nik horixe esan diet
Hementxe dago liburua
Pertsona izenordainek ere forma berezia har dezakete:
Neu izan naiz
Geuk irabazi dugu
Ezezko perpausetan, aditzaren ezkerrean jartzen da:
Ez dut inoiz ulertu bere bizitza
Aditza trinkoa denean, galdegaia aditzaren eskuinean azaltzen da
Erretzea ez da ona
Nik ez daki ezer ez