Mostrando entradas con la etiqueta ADITZAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ADITZAK. Mostrar todas las entradas

2009/11/14


Nor motako aditzek *edin hartzen dute (daiteke, liteke, zitekeen..) eta Nork motakoek *ezan ( dezaket, lezake...)

Aditz nagusiak ez du aspektu-markarik hartzen, aditzoina erablitzen da (etor) eta adizkiek “-KE” modu-marka daramate.

Zenbait adibide:

  1. Hemen edonor egon DAITEKE
  2. Hori edonor egin DEZAKE

Ahalerako adizkiekin aditzoina erablitzen da. Hala ere, ezezkoetan, euskara mintzatuan, askotan aditz-partizipioa erabiltzen da:

  1. Bihar EZIN NAITEKE etor(ri)
  2. EZIN DEZAKEZUE gehiago irakur(ri)?

Euskalkien arabera aldaera asko ditu. Baita ordenean ere:

  1. EZIN EGIN DEZAKET
  2. EZIN DEZAKET EGIN

Lehenengo forma hedatua dago eta menpeko perpausetan ez da inolako aldaketarik egin behar:

  1. Zergaitik ez? EZIN EGIN dezakedalako
  2. EZIN EGIN badezakezu, ez egin

Ahalerako adizkiez baliaturik hiru aldi adieraz ditzakegu: oraina, iragana eta alegiazkoa:

ORAINA

Etor DAITEKE

Ekar DEZAKE

IRAGANA

Etor ZITEKEEN

Ekar ZEZAKEEN

ALEGIAZKOA

Etor LITEKE

Ekar LEZAKE

Aurreko taulan agertzen ez diren formak adierazteko AHAL IZAN eta EZIN IZAN perifrasien bidez egiten dirá:

BAIEZKOAK

EZEZKOAK

Etorri AHAL IZAN da

Etorri AHAL da

Etorri AHAL IZATEN da

Etorri AHAL IZANGO da

EZIN etorri IZAN da

EZIN etorri da

EZIN etorri IZATEN da

EZIN etorri IZANGO da

Etorri AHAL IZAN zen

Etorri AHAL zen

Etorri AHAL IZATEN zen

Etorri AHAL IZANGO zen

EZIN etorri IZAN da

EZIN etorri zen

EZIN etorri IZATEN zen

EZIN etorri IZANGO zen

AHAL DA: Ekintza orainaldian burutzen ari da, egiaztatuta dago.

DAITEKE: Ekintza etorkizunean kokatzen da, ez dago egiaztatuta.

EgiTEA DAUKA / EZ DAUKA egiTERIK

Ahaltasuna: Ulertzen ez baduzu galdeTZEA DAUKAZU (DUZU). “-T(Z)EA UKAN (EDUKI)

Ezintasuna: Ez dago erreTZERIK . “T(Z)ERIK IZAN (EGON) /UKAN (EDUKI)

ADITZ BEREZIAK: BIZI, NAHI, ARI, BEHAR, BALIO, FALTA

JAN

BIZI IZAN

ARI IZAN

NAHI UKAN

Puntukaria

Jaten ari da

Bizi da

Ari da

Nahi du

Ez Burutua

-T(Z)EN

Jaten du

Bizitzen da

(Gutxitan eta inpertsonaletan soilik

Aritzen da

Ari izaten da

Nahi izaten du

Burutua

-TU

Jan du

Bizi izan da

Aritu du

Ari izan da

Nahi izan du

Geroa

-TUKO

Jango du

Biziko da

Ari(tu)ko da

Ari izango da

Nahiko du

Nahi izango du

Aditz izena

-T(Z)E

Jate

Bizitze

Aritze

Nahi izate

BEHAR UKAN

BALIO UKAN

FALTA IZAN

Puntukaria

Behar du

Balio du

Falta da

Falta du

Ez Burutua

-T(Z)EN

Behar izaten du

Balio izaten du

Falta izaten da

Falta izaten du

Burutua

-TU

Behar izan du

Balio izan du

Falta izan da

Falta izan du

Geroa

-TUKO

Beharho du

Behar izango du

Balioko du

Balio izango du

Faltako da

Faltako du

Falta izango da

Falta izango du

Aditz izena

-T(Z)E

Behar izate

Balio izate

Faltatze

Izanen beharra dute aspektu ezberdinak adierazteko

2009/09/05

ADITZ TRINKOAK ETA ADITZ PERIFRASTIKOAK

ADITZ-MOTAK
Hiru ataletan sailkatuko ditugu:
1.-NOR eta NORK motako aditzak.
2.-Adizki jokatuak eta jokatugabeak.
3.-Adizki perifrastikoak eta trinkoak.

NOR eta NORK motako aditzak.

Euskaraz bi kasu desberdinetan ager daiteke perpausaren subjektua: NOR eta NORK:
Ni Bilbora joango naiz (NOR)
NIK liburua erosi dut (NORK)
Subjektua NOR kasuan (NI; ZU; HORI...)dagoen adibidetan, IZAN aditza erabiltzen dugu laguntzaile gisa; subjektua NORK kasuan, (NIK; ZUK; HARK...) dagonean , ordea, UKAN erabiltzen dugu:
Ni joango NAIZ
NIK erosi DUT
Noiz bata noiz bestea? Zergaitik batean naiz eta bestean dut?
Ni etxean sartu naiz
Nik etxean boltsa sartu dut
Lehen adibidean subjektuaz aparte ez dago beste objekturik; hau da pertsona bera da egilea eta hartzailea. Bigarren adibidean, ordea, subjektuaz gain, bada objektu bat (boltsa) ekintzaren hartzailea dena, nik , bigarren kasuan sartzen dudana boltsa da.
Batzutan, aditz berbera, modu bietara erabil daitezke; gehienetan esanguraz aldatzen badira ere: sartu da/sartu du, atera da/atera du, hil da/hil du, altxatu da/ altxatu du…
Lagungarri gisa, NOR edo ZER objektua ez badago Nor motako aditza izando da.
Objektu bat hartzen duten aditzak iragankorrak dira eta objekturik ez daukatenak, aldiz, iragangaitzak. Batzutan NORK motako zenbait aditzek ez dute osagarri zuzenik hartzen:
Makina honek ez du funtzionatzen.
Urak irakin du
Umeak gaixorik jarraitzen du
Adizki jokatuak eta jokatugabeaka
1. Adizki jokatuak: etorri naiz, ikusi dut, ...
2. Adizki jokatugabeak: egitea, egiteko, eginda, ikusitakoa...

Adizki perifrastikoak eta trinkoak
Adizki perifrastikoak
Adizki guztiak, baita adizki trinkoak ere, era perifrastikoan joka daitezke. Adibidez : daramat/eramaten dut.
Adizki perifrastikoetan zati bi bereiz daitezke:
Aditz nagusiak: Esangura darama eta aspektuari buruzko informazioa ere ematen digu. Adibidez: etorriKO, etorTZEN, etorrI
Aditz laguntzaileak, berriz, pertsona, aldia eta moduaz informatzen gaitu¸hau da, aditz nagusiak adierazten duen ekintza nork eta noiz egiten duen esaten digu. Adibidez: naiz, nintzen, dizut,nuen...

Adizki trinkoak
Zenbait aditzek, ( banaka batzuek, besterik ez) adizki trinkoak dituzte. Hauetan informazio osoa (esangura, pertsona, aldia...) hitz bakar batean dago bilduta