Mostrando entradas con la etiqueta IDAZTEKO TEKNIKAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IDAZTEKO TEKNIKAK. Mostrar todas las entradas

2010/03/12

GUTUN FORMALA

2010/03/10

2009/10/14

IRITZI TESTUAK


Hementxe duzue argudio testua eratzeko zenbait aholkuak. Euskaljakintza blogetik atarata. Irakurtzeko klikatu hemen

2009/04/01

AZALPEN TESTUA

AZALPEN TESTUA

ALVARO

KROKODILOA

MIKEL

ARRANOA

UKERDI

ELEFANTEA

OSCAR

OTSOA

AITOR

PINGUINOA

ENDIKA

LEHOIA

AINARA

TIGREA

JOSU

DORTOKA

ALBERTO

BALEA

GAIZKA

TXAKURRA

ADRIAN

ZALDIA

BEGO

OREINA

JONATAN

AZERIA

JOANA

KATUA

ARON

TXIMINOA

ANDER

LEOPARDO

2009/03/24

BERRIA.INFO EDIZIOA



14 urteko neska bati sexu erasoa egitea egotzita, gazte bat atxilotu dute
Lau gizon atzeman dituzte asteburuan Bilbon,Donostian eta Gasteizen, ustez genero indarkeriagatik
Erredakzioa.
Donostia
23 urteko gazte bat kartzelatu dute, Getxon (Bizkaia), 14 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, atxilotua abenduan jarri zen harremanetan neskatoarekin Internetez, eta elkartu zirenean egin zion sexu erasoa. Dena den, neskatoak ez zien gurasoei ezer esan, eta martxoaren 6ra arte ez zuen salaketa jarri. Salaketaren berri izan bezain laster, Ertzaintza kasua ikertzen hasi zen. Orduan jakin zuen atxilotuak Bilboko mintzalekuak erabiltzen zituela neskatoarekin eta haren lagunekin hitz egiteko. Horietako batean atxilotu zuten, aurreko ostiralean. Epaileak aginduta, Basauriko (Bizkaia) kartzelan espetxeratu dute.
Herrizaingo Sailak adierazi du ez dela azkenaldian izan den halako kasu bakarra. Getxon, adibidez, beste bi kasu ikertu dituzte. Askotan, ordea, «beldurragatik» ez direla salatzen azaldu du.
Bestalde, asteburuan lau gizon atzeman dituzte Donostian, Bilbon eta Gasteizen, genero indarkeria delituak egotzita. Larunbatean, Bilboko udaltzainek 55 urteko gizon bat atxilotu zuten, ustez 51 urteko bikotekidea jo eta bultzatzeagatik. Udaltzainek jakinarazi dutenez, emakumeak harremana eten nahi zuela esan zion gizonari, eta orduan izan zen erasoa. Adiskidetasun kalean atxilotu zuten gizona. Udaltzainen arabera, gizona edanda zegoen.
Igande goizean, berriz, ertzainek 20 urteko gazte bat atxilotu zuten, Donostiako Gros auzoan, bikotekide ohia mehatxatu zuelakoan. Herrizaingo Sailaren arabera, bikotekide izandakoaren etxearen atarian hitz egiten ari zirela gizona oihuka eta mehatxuka hasi zen. Biktimaren ama hura lasaitzen eta etxean sartzen ahalegindu zen, baina ez zuen lortu. Gertaeren berri izan bezain laster, ertzainak hara joan ziren, eta gizonaren jarrera ikusita, Donostia Ospitalera eraman zuten, mediku azterketa egitera.
Arratsaldean, beste gizon bat atxilotu zuten, Donostiako erdiguneko etxebizitza batean. Bizilagun batek eman zien ertzainei gertaeraren berri. Hark azaldu zienez, bizilagun batek bikotekide ohia jo zuen. Ertzaintza hara joan zenerako, biktima alde eginda zegoen seme-alabekin. Gizona, berriz, etxean bertan atxilotu zuten. Emakumeak ordu batzuk geroago jarri zuen salaketa, eta ospitalera eraman zuten mediku azterketa egitera.
Bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta, berriz, gizon bat atxilotu zuten igandean, goizaldean, Gasteizko taberna batean. Udaltzainen datuen arabera, atxilotuak bikotekide ohiarekin egin zuen topo Gasteiz hiribideko taberna batean. Eztabaidan hasi, eta ustez gizonak emakumea jo zuen

(BERRIA.INFO PAPEREKO EDIZIOATIK HARTUA 2009-03-04)

2009/03/07

ERREZETAK


ESNE FRIJITUA
GAILETAK
GAZTA TARTA
MADALENAK
NATILLAK
TORRIJAK
TRUFAK
TXOLOLATEZKO MOUSSA
BAKAILU TORTILA
PATATA TORTILA
TXIPIROIAK BERE TINTAN
BAKAILAO PIL PIL ERARA
MAKARROIAK KARBONARA ERARA
PASTA ENTSALADA
HANBURGESAK
SANDWICH MISTOA
HARAGIZKO LASAGNA
BARAZKI PUREA
MAKARROIAK 4 GAZTETARA
PORRU SALDA
KOKO BIZKOTXOA
KAFE IZOZKIA
DONUTSAK
SAGAR OPILA

ARROZ-ESNEA




OSAGAIAK:
  1. ESNEA, 2L
  2. ARROZA, 250 GR
  3. KANELA ZOTZ
  4. LIMOI-AZALA
  5. AZUKREA, 300 GR
  6. KANELA-HAUTSA
  7. AZUKREA, GAINETIK BOTATZEKO

NOLA PRESTATU

Lehenengo, jarri esnea irakiten kanela zotzarekin eta limoi-azalarekin. Irakin duenean botz ezazu arroza eta eragin ezazu zurezko espatula batekin, kazolaren hondoari ez itsasteko (20 minutu beharko duzu arroza egiteko). Orduan gehi ezazu azukrea etengabe eraginez eta utzi irakiten. Ondoan, atera ontzitik eta ken itzazu kanela-zotz eta limoi-azala. Azkenik, jango duzun boletan isuri eta gainetik bota kanela-hautsa eta azukrea.



2008/10/28

ALDE ONAK ETA TXARRAK: PRAKTIKA

EGILEA: JOANA


Orain dela hogei urte gazte gehienek laster alde egiten zuten gurasoen etxetik. Gaur egun, berriz, hogeitamar urterekin edo gehiegorekin gazteak oraindik bere gurasoekin bizi dira.
Gai hau aztertzerakoan alde onak eta alde txarrak aurkitu ahal ditugu.Izan ere, gurasoen etxean bizitzean ez duzu lan askorik egin behar. Gehienetan gurasoek janaria egiten dute eta etxera ailegatzean dena prest daukazu. Gainera ia etxeko lan guztiak beraiek egiten dituzte eta ez duzu denbora askorik eman behar etxea txukuntzen. Ez hori bakarrik, behar duzun bakoitzean gurasoek dirua ematen dizute, eguneroko beharrak betetzeko edo edozein nahiera asetzeko.
Bestalde, batzuen iritziz, gurasoen etxean bizitzeak bere alde txarrak ditu. Diotenez oso askatasun gutxi daukazu, beti daude kontrolatzen zein ordutan etortzen zaren eta horrek eztabaida ugari sortzen ditu. Era berean gurasoen etxean bizitzean muga batzuk jartzen dira eta ezin duzu nahi duzuna egin etxean. Adibidez, batzutan ezin duzu etxera zenbait lagun eraman.
Aurreko guztia laburbilduz gurasoekin bizitzeak bere alde onak eta txarrak dituela ikusi dugu. Dudarik gabe, gurasoen etxean oso eroso bizi arren nire ustez oso garrantzitsua da askatasuna edukitzea. Argi dago nahiz eta independizatzea gogorra izan heldua eta arduratsua izaten laguntzen dizu.
Publicado por JOANA en 7:45

EGILEA :AITOR

Orain dela 20-25 urte gazteek laster uzten zuten gurasoen etxea, ezkontzeko eta familia bat sortzeko. Gaur egun, berriz, 35 urterekin “gazte” ugari dago gurasoekin bizitzen oraindik.
Gai honetaz hitz egiteko etxetik kanpo bizitzearen alde onak eta txarrak aurkeztea da hoberena.Gurasoekin etxean bizitzea nahiko erosoa da normalean. Hasteko, haiek janaria prestatzen dute , arropa garbitzen dute, erosketak egiten dituzte, eta abar. Laburbilduz, gurasoak etxeko lan guztiez arduratzen dira. Horretaz gain, gazteoi astero ordainsari bat ematen digute eta, gazteok ondo dakigunez, dirua izatea ezinbestekoa da adin honetan, aisialdian gastatu ahal izateko.
Bestalde, gurasoak beti daude gutaz arduratzen. Adibidez, medikuarengana eramaten gaituzte gaixorik gaudenean.Hala eta guztiz ere, gurasoen etxean bizi izateak alderdi txarrak ere baditu. Lehenengo eta behin, gazteok independentzia eta askatasuna behar dugu, eta gurasoekin etxean ezinezkoa da haiek izatea. Arau jakin batzuk daude etxean eta, horiek errespetatzen ez baditugu, gurasoek zigorrak ezartzen dizkigute.Aurreko guztia laburbilduz eta alderdi onak eta txarrak aztertuz, zera esan daiteke: nahiz eta gurasoekin bizitzea nahiko erosoa den, independentzia izatea garrantzitsuagoa da.
Baina, zoritzarrez, askotan gazteok gurasoekin bizitzera behartuta gaude, etxe bat erostea ezinezkoa egiten zaigulako. Espero dugu tendentzia hau laster aldatzea.
Publicado por Aitor en 14:43

2008/10/10

IDAZTEKO TEKNIKAK: ALDE ONAK ETA TXARRAK

ZENTSURA, BAI ALA EZ?
SARRERA
Zentsura hitza entzuten dugunean ideia bat datorkigu burura: zenbait herrialdetan gobernuak ez dio jendeari bere iritziak adierazten uzten eta, horretaz gain, komunikabideetan infor­mazioa manipulatu egiten da, errealitatea desitxuraturik aur­keztuz. Herrialde demokratikoetan, era honetako zentsurarik ez dugu onartzen, nahiz eta jende askok erabiltzen dela uste izan.
ALDE ONAK
Hala ere, zentsuraz ari garenean, ez dugu arrazoi politikoetan bakarrik pentsatu behar. Horrez gainera, beste hainbat arrazoi egon daitezke liburuen, egunkarien edo pelikulen edukia zen­tsuratu behar dela pentsatzeko. Jende askoren ustez, zenbait pelikula edota telebista saiotan biolentzia gehiegi erakusten da eta, horregatik, zentsuratu egin behar lirateke. Bestalde. argitaratzen dena kontrolatzea justifikatuta dago, esaterako, pertsonen bizitza pribatua babesteko edo inoren kalumniak galarazteko erabiltzen denean. Era berean, estatuaren ziur­tasuna zaintzeko, adibidez, zenbait dokumentu sekretupean gorde beharra dagoela esaten dute behin eta berriz gobernuek.
ALDE TXARRAK
Zer zentsuratu edo kontrolatu behar den erabakitzean sortzen da arazoa. Izan ere, umeei biolentzia erakustea kaltegarria dela gehienok uste izan arren, zaila da zentsuratzeko modukoa zer den esateko orduan denok bat etortzea. Horren adibide ugari aurki ditzakegu historian zehar. Estatu Batuetan, esaterako, . McCarthy senadorearen garaian, komunisten aurkako kanpai­nan, "Txanogorritxo" ipuina debekatu zen umeentzako egokia ez izateagatik, neskatilaren arropak gorriak baitziren. Kontua hauxe da: sarritan zentsuratzaileek ona eta txarra bereizten dakiten bakarrak beraiek direla pentsatzen dute, eta beste guztiek beren iritzia onartu egin behar dute.
ONDORIOA
Honelako jarrerak ikusirik, oso erraza da edonolako zentsura txarra dela pentsatzea. Argi dago, ordea, zenbait kasutan kon­trola beharrezkoa dela eta, aldi berean, ukaezina da zentsu­ratzaileek gizartearen kontrolpean egon behar dutela, eta ez alderantziz.

(Euskara eta literatura, Batxilergoa. Ibaizabal liburutik hartuta)

2008/10/07

LAGUNARTEKO GUTUNA: PRAKTIKA

EGILEA: ALBERTO

Kaixo Kepa!

Zer moduz? lagun maite. Barkatu lehenengo ez idazteagatik, baina azkenean oso ondo pasatu dut eta ez dut astirik izan.
Hemen, Frantzian bi aste pasa naiz Saint-Jean d´Angelynko. Goizero txarlak urari buruz egiten ditut, ezin dut jasan!!! baina oso atsegina naiz. Normalean arratzaldero tailer guztiak egiten ditugu: margotu, escultura, dantza eta abar. Beste arratzaldetan hiriak eta herriak ezagutzen ditugu, adibidez La Rochelle edo Saint biak oso politak dira. Gauero jaietan ematen dut.
Jendea oso atsegina da. Pasa den egunean frantses etxean afaldu nuen. Azko guztatu zait. Afaldu eta gero familiak hirira eraman ninduen. Hau da nire esperientziarik onena Frantzian.
Bueno, Kepa. Aste barru ikusiko zaitut eta jaiara joango gara. Argazki hau Saint-Jean d´Angelyko plaza da. Oso polita, ezta?
Agur bero bat,Kepa

Alberto
EGILEA: ENDIKA
Kaixo adiskide!
Barkatu lehenago ez idazteagatik baina oso lanpetuta egon naiz.Bi aste daramat Pekinen Joko Olinpikoak ikusten. Egunero esnatzen naiz hamarretan kirol batzuk eta joko olinpikoen giroa ikusi ahal izateko zuzenean.Hemen, Pekinen kaletik ibiltzean kutsadura handia dagoela ikusten da. Koadrillarekin lagun ingelez batzuk egin ditugu eta haiekin zenbait saskibaloi partidetara joan gara. Egun batean lagun ingelesek jatera gonbidatu egin gintuzte. Gure adinekoak ziren 19urte zituzten baina, batek 30 urte zituen. Gure plana egunean behin saskibaloi partidu bat ikustea zen.Bestalde, hemen oso arraro jaten da txakurra eta rata antzeko zerbait jaten dute txinatarrak.Baina niri gehien gustatu zaidana arroza izan da. Hortik aparte txinera apur bat ikasi egin dut ete sushia egiten ere.Ordura arte , agur bero bat.
Endika

2008/09/26

LAGUNARTEKO GUTUNA

Lagunarteko gutunek badute ezaugarri hau: Irakurleak eta idazleak ondo ezagutzen dute elkar. Beraz, erabiliko dugun estiloa, ez-formala da, naturala, formulismorik gabe.

Zertarako idazten ditugu gutunak? Harremanak mantentzeko eta ez etetzeko, zerbaiten berri emateko, zerbait eskatzeko edo eskertzeko, ligatzeko...

Gutun batean testu-mota asko aurkituko ditugu: narrazioa, deskribapena, argudio...

Lagunarteko gutunaren egitura

  1. Orriaren eskuineko goiko aldean lekua eta data: Bilbo; 2008ko irailak 29.

  2. Hasierako agurrak: Kaixo, zer moduz?.

  3. Gutunaren sarrera eta askotan idazteko arrazoia.

  4. Gutunaren gorputza: berriak.

  5. Azken agurra, goraintziak, besarkada: Laster ikusi arte

  6. Sinadura

2008/09/09

LABURPENA

Testu baten laburpena egitea da gure helburua. Gogoan eduki apartadu honek (gaia barne) bi puntu balio duela.Hauxek dira eman beharreko pausuak
  • Testua irakurri ondo ulertu arte (behin baino gehiagotan irakurri).
  • Bigarren irakurketa egitean, ideia garrantzitsuenak azpimarratu,bigarren mailako ideiak, adibideak eta osagarriak aparte utzi.
  • Zaindu luzera. Luzera jakin bat eskatzen badizute errespetatu eta hortik ez idatzi ez gora ez behera.
  • Informazioa ondo antolatu eta hortarako ideiak ondo lotu behar dira lotura izkiak erabiliz: beraz, hori dela eta, baina....
  • Zure hitzak erabiliko dituzu kontatzeko . Ez kopiatu testuko esaldiak.
  • Testuko ideien ordena ez duzu zertan jarraitu beharrik.