Mostrando entradas con la etiqueta ORTOGRAFIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ORTOGRAFIA. Mostrar todas las entradas

2009/09/17

NOIZ ERABILI LETRA LARRIA

Letra larriak (maiuskulak) hiru kasutan erabiliko ditugu:
Siglak
Esaldi hasieran
Izen bereziak

SIGLAK
Hitz osoa maiuskulaz eta punturik gabe: DBH, LH, ...

ESALDI HASIERAN
Esaldiaren hasieran letra larriaz idatziko dugu. Bai testuaren hasieran, bai puntu, eten-puntu, galdera-marka eta harridura-marken ondoren datozen esaldiak maiuskulaz idatziko dira.
Bi puntu ondoren bi kasu ditugu:
1. Letra larriaz idatziko dugu aipamen zuzena denean edo beste paragrafo edo lerrokada batean segitzen dugunean.
a. Kepak hauxe esan zuen: “Ni ez noa”
b. Etxerako lanak:
i. Ariketak egin
ii. Idazlana idatzi…
2. Hori ez bada, letra xeheaz idatziko da.: Hiru pertsona etorri ziren: zu , Kepa eta nire laguna.

IZEN BEREZIAK
Pertsonen izenak eta ezizenak:
Pertsona arruntak zein pertsonaia historikoenak: “Bernardo Atxaga”, “Kepa”.
Pertsonai mitologikoak nahiz fikziozkoenak: Zeus, Superman.
Santuen izenak: Ágata Deuna.
Animalien izenak.
Izen ofizialak:
Erakunde publiko zein pribatuenak: Nafarroako Gobernua, Banco Santander..
Alderdi politiko zein sindikatuena
Lege-testuenak
:Foru-Dekretua
Bestelako elkarte eta empresak: Berria aldizkaria.
Egoitza ofizialenak: Ajuria Ênea
Instituzioak diren karguenak (bakarrik doazenean soilik): Aita Saindua, Erresuma Batuko Erregina (baina Isabel erregina)
Estatu, herri, herrialde eta administrazio-entitateak: Ekialde Hurbila, Argentina...
Sarien izenak: Nobel saria
Egun berezien izenenak zein jai erlijiosoenak: Aste Nagusia, Maiatzaren lehena,...
Astronomi zein geografi objektuenak (planetak, izarrak, kontinenteak...): Afrika, Lurra, Eguzkia (baina, eguzkitan jarri, ilargiari begira...)
Zientzia eta ikasgaienak: Biologia, Literatura...
Liburuen eta artelanen izenburuak
Erreferentzia kardinalenak: Ekia, Hegoa (baina Bilboko iparraldea)

2009/09/11


1. “H”a non ager daiteke


a. Bi bokal berdinen artean : ahate…
b. Bi bokal ezberdinen artean : ohitura…
c. Hitz hasieran : herri…
d. Erakusleetan: hau, hori, honekin...
e. Zenbakietan: hiru, hamar,hogei...
f. Aditzetan:
i. Hi pertsona: huke, haiz, hakio
ii. Aditz erroetan: zihoan, ziharduen...

2. “H”a non EZ den agertzen:
a. Kontsonante ondoan: hilerri, onartu, oinarri...
b. Hitz-elkartetan lehenengo osagaiak “h”rik badu eta silaba bakarrekoa bada; bigarrenak ez du “h”rik hartuko: hilerri, harresi...

LOTURIK ALA BEREIZ: BA, BAIT, ARAZI, -Z GERO

1. Ba
i. Baldintzazko esaldietan zein baiezko esaldietan aditzari loturik idatziko da:
1. Etortzen bada, hitz egingo dugu (baldintza)
2. Ni banoa (baiezkoa)
ii. “BA” eta aditzaren artean zerbait tartekatuz gero, bereiz:
1. Ba al da inor?
2. Ba ote da?

2. BAIT
i. Bait beti lotuta idatzi behar da, aldaketa fonetikoak kontuan hartuz:
1. bait +N=N bait naiz=bainaiz
2. bait +H=H bait haiz=baihaiz
3. bait +D=T bait da= baita
4. bait +G=K bait gara= baikara
5. bait +Z=TZ bait zara=baitzara
6. bait +L=L bait Luke=bailuke

3. ARAZI
i. Arazi forma hobesten da; salbuespen bakarra “adierazi “da.
ii. Arazi beti aditz oinari gehitu behar zaio.
iii. Aditz erroaren bukaeran “t” duten aditzetan, “t” hori mantendu zein galdu egin daiteke: sort(u): sorrarazi/sortarazi
iv. Arazi-ren aurreko aditza “-a” bokalaz amaitzen bada, bi a horiekin bat gingo da: jokarazi, aldarazi...

4. –Z GERO
i. Horrela idatzi behar da “-z gero”
ii. Aditzekin beti –(e)z gero: ikusiz gero
iii. Denbora posposizioetan –(e)z gero zein ezkero: atzoz gero/atzo ezkero, zortziez gero/zortziak ezkero
iv. Honezkero, horrezkero eta harrezkero honela idatziko dirá

5. ZENBAIT ESAPIDEAK
i. Bat-batean
ii. Batik bat
iii. Behinik behin

2009/09/05

ZENBAKIAK


2009/09/04

HITZ ELKARTUEN IDAZKERA

1. Bereiz idaztekoak diren hitz elkartuak:
a. Aposizioak: Argia aldizkaria, Kepa irakaslea...
b. “egin”, “eragin”, “eman” eta “hartu”-rekin osatzen diren aditz-elkarteak: su eman,lo egin...
c. Herriz herri moduko bikoiztapenak: etxez etxe...
d. “Berri” hitzak osatutakoak: etorri berri, (salbuespena: ezkonberri)
e. Zenbait posposizio: mahai gainean, zure alde...
f. “bila”, “eske” edo “falta”-z osaturiko elkarteak: diru bila...
g. Lehen osagaia “erdal”, “giza”, “euskal”, “itsas” duten elkarte berriak: erdal itzulpena, giza eskubideak...

2. Marrarekin idaztekoak diren hitz elkartuak:
a. Bikoiztapen indargarriak: luze-luzea...
b. Atzizki berbera duten bikoiztapenak: poliki-poliki...
c. “seme-alabak” moduko elkarteak: joan-etorri, senar-emazteak...
d. “Barra-barra” modukoak: kili-kolo...
e. Leku-izen elkartuak: Lasarte-Oria...

3. Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak:
a. Aditz erroa +izen: geltoki, ikastetxe...
b. Aditz erroa +izenondo: aldagaitz, nekaezin...
c. “Odolustu” moduko aditz-elkarte arruntak: indargabetu; azpimarratu...
d. Bigarren osagaia _gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gintza, duten elkarteak:futbolzale,bibotedun...
e. Lehen osagaia aurre-, azpi- eta gain- duten izen elkarteak: azpiegitura...
f. Zenbatzaile +izen : lauburu, ehunzango...

4. Marrarekin edo bereiz idatz daitezkeen hitz elkartuak:
a. “Eguzki-lore” moduko izen-elkarte arruntak: sakontze-ikastaroa edo sakontze ikastaroa...
b. “Harri-jasotzailea” edo harri jasotzailea...

5. Marrarekin edo loturik idatz daitezkeen hitz elkartuak:
a. Zenbait elkarte arrunt: sudur-luze edo sudurluze…

"-A" ITSATSIA



Euskeraz zenbait hitz “-A”z bukatzen da: familia, ekonomía, amona …Jakiteko A itsatsia den ala ez, “bat” mugatzailea erabiliko dugu:

Ama bat etorri da . Kasu honetan A organikoa da, itsatsia da.
Liburua interesgarria da. Liburu bat erosi dut. Kasu honetan, berriz, A ez da itsatsiduna.
Hurrengo zerrenda ez dira agertzen “-A” itsatsia daukaten hitz guztiak, baina bai erabilienak



Maielguak.- Kasu gehienetan, jatorrizko hizkuntzan “-A”z amaitzen diren hitzek, euskarara igarotzean “-A” mantendu egiten dute:

Agencia -- AgentziA
Família -- Familia
Cultura -- Kultura
“-A”z amaitutako atzizkiak.- Euskaraz badira “-A” itsatsia duten zenbait atzizki:
(K)ADA: harrikada...
BERA: sentibera...
DURA/TURA: abiadura...
ERA: izaera...
(K)ERIA: alferkeria...
(T)ERIA: gazteria...
GINTZA: etxegintza...
GURA: logura...
KA: harrika...
(K)ETA: hizketa...
KUNTZA: hizkuntza…
TILA: neskatila…
TZA: bizitza…

Hitz-elkarketetan.- Hitz elkarketetan “-A” hori desagertu ahal da:
1.-IA amanera duten hitzek: Bidaia, baina, bidai agentzia. Biologia, baina, Biologi Fakultatea.
2.-Sei hitz hauek: Eliza, hizkuntza, kultura, natura, literatura eta burdina. Sei hitz hauekin zilegi da hitz elkarketetan azkenengo “-A” hori galtzea: literatur lehiaketa, eliz gizona, natur zientziak, kultur aretoa.

Leku izenak.- Leku izenetan oso gauza bitzia gertatzen da. Hiru ataletan bereiz daitezke:
1.- “-A” itsatsidunak: Donostia, Frantzia, Gipuzkoa, Nafarroa, Tolosa, Zuberoa...
2. - Mugatzailedun izenak (“A” galtzen dutenak): Ermua, Bizkaia,Destua, Euskal Herria, Iruñea, ...e.a.
3. - “a”rik hartzen ez dutenak: Durango, Eibar, Elgoibar, Zeanuri, Irun, Laudio,...e.a.