Mostrando entradas con la etiqueta AZTERKETAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta AZTERKETAK. Mostrar todas las entradas

2010/06/11

TXEKETEGIA

  1. IRAKURMENA
    1. C
    2. C
    3. D
    4. D
    5. C
  2. MOLDATU ESALDIAK
    1. Irratiari entzun diot liburu elektronikoak merkeagoak DIRELA konbentzionalak baino, baina, hala ere, garestiegiak (DIRELA)
    2. Kultura hitza ENTZUTEN DUDAN (ALDI) BAKOITZEAN, txeketegia ateratzen dut
    3. Eta ikasi genuenak  EGIA ESANEZ GERO (IKASI GENUENA EGIA IZANEZ GERO), kultura ez da garestia edo merkea.
    4. Liburu txarrak oso garestiak izan litezke, paper merkeenean eginak izan ARREN

2010/06/07

ERREALITATE AREAGOTUA


  1. IRAKURMENA
    1. C
    2. C
    3. A
    4. D
  2. MOLDATU ESALDIAK
    1. Zientzia fikzioa dirudiEN ARREN (IRUDITU ARREN, IRUDI ARREN), kalean dagoen teknologia da.
    2. Irudiekin ez ezik, soinuekin ere,  egin daiteke gauza bera.
    3. Teknologia hau ez dago azkenean, hastapenetan baizik
    4. Horrelakoetan sarri gertatu ohi denez...

2010/05/16

HAUTAPROBARAKO AHOLKUAK

  • IRAKURMENA
    • Irakurketa bizkorra ideia orokorra jasotzeko: zeri buruzkoa den, izenburuak zer pista ematen digun. Lehen irakurraldian eduki batzuei edo besteei erreparatuko diegu. Testuarekin batera irakurri galderak.
    • Irakurketa arretatsua informazio guneak ateratzeko eta begiratzeko eta azpimarratzeko galderen erantzunak non egon daitezkeen. Kontutan izan erantzunak modu askotan ager daitezkeela: zuzenean, testuan zehar zatika, zeharka (zuk atera beharko dituzu ondorioak).
    • Testuaren alboan informazio guneak idazten badituzu, egileak zer kontatu nahi dizun errezago gertatuko zaizu eta ideia nagusiak, gaia eta laburpena hobeto egingo dituzu
  • ERANTZUN
    • Egiaztatu testua eta galderak ondo ulertu dituzula
    • Erantzuna idatzi aurretik, bi aldiz pentsatu, eta, idatzitakoan, arretaz berrirakurri idatzitakoa.
    • Ez kopiatu testua bera.
    • Galdera bi badaude, bi erantzun egon behar.
    • Galdera batzuek interpretazio bat baino gehiago eduki dezakete. Beraz, behin baino gehiagotan irakurri.
  • GAIA
    • Esaldi bakar batean adierazi behar da egileak adierazi duena. Zuzentzerakoan, ordea, ez da kontuan hartuko aditzik daukan ala ez. Izen abastraktuak erabiltzea ez da baliagarri izango.
  • IDEIA NAGUSIAK
    • Irakurri izenburua (baldin badago), bertan agertzen baita testuaren gaia edota sintesia.
    • Azpimarratu testuan zehar esaldi esanguratsuak. Aztertu paragrafoz paragrafo.
    • Jarri arreta amaierari, hortxe agertzen baitira, gehienetan, ondorioak, ideia garrantzitsuak edo irtenbideak.
  • LABURPENA
    • Begiratu proban laburpenak zer luzera eduki behar duen eta zaindu.
    • Alboratu bigarren mailako ideiak eta erabili ideia garrantzitsuenak.
    • Ideiak egoki lotu
    • Zeure erara azaldu
    • Era honetako esaldiak erabil ditzakezu: "Egileak dio..."
    • Ez kopiatu testuko zatiak hitzez hitz
  • HIZKUNTZAREN ETA LITERATURAREN INGURUAN.
    • Atal honetan bi eratako ariketak ager daitezke:
      • Esaldiak moldatu edo berridaztu
      • Testuan nabarmendutako esaldien, hitzen edo esamoldeen esanahia argitzea edo sinonimoak edo antonimoak ematea
    • Ez da ontzat emango zuzentasunaren aldetik egindako inolako hutsik edo akatsik
  • IDAZLANA
    • Gutxienez 200 hitz dituen testu bat idatzi behar duzu. Izan liteke iritzi artikulua, gutuna, azalpena...
    • Proban bertan agertzen dira idazlanean jorratu daitezkeen puntuak. Baina horrek ez du esan nahi derrigorrean puntu horien inguruan idatzi behar duzunik. Laguntza modura emandako puntuak izan ohi dira. Puntu edo galdera horiek pistak emateko baino ez dira.
    • IZENBURUA. Proban bertan ez da eskatzen, baina jartzen baduzu, hobeto.
    • EGITURA:
      • Sarrera--Garapena--Ondorioa
      • Arazoa--Konponbidea
    • Zenbait esaldi topikoak erabili ahal da, baina , dudarik gabe, lokailuak oso inportanteak dira koherentzia eta kohesiorako
    • Ortografia eta puntuazioa zaindu
    • Idazlana ahalik eta modu txukun eta garbienean idatzi:
      • Zaindu lerro arteko espazioak
      • Esker-eskuinekoa
      • Goi eta behekoa
      • Ahalegindu lerro zuzenak egiten

2010/02/05

2010-02-05 AZTERKETA


2009/12/12

BERRIDAZKETAK AZTERKETA

32 berridazketak izango dituzue eta zuzenketa, taulan agertzen diren datuen araberakoa izango da.

1

0,1,2,3,4

2

5,6,7,8

3

9,10,11,12

4

13,14,15

5

16,17,18

6

19,20,21

7

22,23,24

8

25,26,27

9

28,29,30

10

31,32


2009/12/04

ULERMENA:

  1. D

  2. D

  3. C

  4. C

  5. D

GAIA:

Mariaren adibidearen bidez kontu publikoak nola kudeatzen diren erakustea

IDEIA NAGUSIAK:


  1. Mariari hainbestetan esan zioten ez zuela ezertarako balio ezen azkenean berak sinetsi baitzuen.

    1. Baina jendeak laguntza eskatzen zion

  2. 30 urterekin hasi zen gizarte zerbitzuetan lan egiteko ikasten.

    1. Zaindutako etxe batean eta droga utzi dutenekin lan egiten du

  3. Kontu publikoak Nola kudeatzen diren

    1. Subkontratazioa

    2. Soldata eskasa

2009/10/07

2009/05/18

BERRIA EGUNKARIATIK HARTUA

ImageChef.com - Custom comment codes for MySpace, Hi5, Friendster and more
Biharamuneko pilula errezeta gabe salduko da farmazietan hiru hilabete barru Hego Euskal Herrian, eta edozein emakumek erosi ahal izando du. Erabaki horrren bitartez, nahi gabeko haurdunaldi kopurua jaitsi nahi du Espainiako Gobernuak, Trinidad Jimenez Osasun eta Gizarte Politikako ministroak azaldu duenez. Botikak 20 euro balioko du, eta ez dago Espainako Gizarte Segurantzak diruz babesten dituen botiken artean.

Frantzian, Belgikan, Erresuma Batuan edo Danimarkan neurri hori hartu zenean emaitza adierazgarriak izan zirela nabarmendu Jimenezek. Biharamuneko pilula larrialdietarako antisorgailua dela ere ohartarazi du Jimenezek, eta gaineratu du ez dela erabili behar ohiko antisorgailu bezala. Albo ondoriorik ez duen arren, hormonak dituen botika dela gogorarazi du Jimenezek, eta ez dela komeni gehiegi erabiltzea. Nolanahi ere, erabaki bera hartu duten herrialdeen emaitzak ilusita, gehiegizko erabilerarik ez dela gertatu adierazi du Jimenezek.

Horrez gain, Jimenesek zehaztu du biharamuneko pilula ez dela abortu eragilea. Hau da, ernalketa saihesten du, baina zigotoa umetokian ezartzen den unetik aurrera, ez dauka eraginik. Hori dela eta, ez du espero arazorik egotea farmazietan.

EAJko diputatu Joseba Agirretxearen arabera, Espainiako Gobernuaren erabakiak ez dio mesederik egiten sexualitate “osasungarri eta moderno bati”. “Halako neurrien ondorioz, gazteek pilula sexu harremanak izan aurretik ekar dezake. Eta kontuan izan behar da biharamuneko pilula erostea ez dela aspirinak erostea bezala” nabarmendu du Agirretxeak. Espainiako Kontrazepzio Elkarteak pozik hartu du neurria. Espainiako bizitzeko Eskubidea elkarteak, berriz, abortu askea dakarrela salatu du.

Orain arte hego Euskal Herrian doan baina errezetarekin banatzen zen pilula. Ipar Euskal Herrian adingabeek izena eman gabe eta doan eskura dezakete pilula. 18 urtetik gorakoei gizarte Segurantzak botikaren prezioen %65 itzultzen die. Horretarako sendagilearen agiria behar dute.

A) ULERMENA

· Nola eros daiteke biharamuneko pilula? Zenbatean saltzen dute?
· Ohiko antisorgailu bezala ezin da erabili. Zergaitik?
· Guztiak ados daude neurri honekin? Azaldu
· Zein da egoera Ipar Euskal Herrian?

B) GAIA ETA LABURPENA ( gehienez 8 lerro)
C) IDAZLANA (25 lerro)
Irakurri duzun testuari buruzkoa iritzia eman eta arrazoitu.

2009/05/08

2009/04/24

2009/03/07

AKUPUNTURA BIZKARREKO MINAREN AURKA

A) ULERMENA
  1. Akupuntura orratzak eraginkorragoak direla bizkarreko minari aurre egiteko, betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino.
  2. Alde batetik, akupuntura jaso dutenek, hobekuntza nabarmenagoa izan dute eta eraginkorragoa gertatu da beste tratamenduen aldean. Bestetik, albo-ondorio eta kontraindikazioa gutxi omen ditu.
  3. Akupuntura faltsua jaso dutenek ere, emaitza onak izan dituztelako.
  4. Ohiko akupunturan, orratzak puntu jakinetan jartzen zaizkio gaizoari, qi izenekoa, kitzikatzen duten puntuetan.

B) GAIA: Akupunturak dituen alde onak
LABURPENA: Akupuntura jaso zutenen gaixoek hobekuntza handiagoa izan dute, medikuntza konbentzionala jaso dutenek baino eta gainera albo-ondorio eta kontraindikazio gutxiagorekin. Ohiko akupuntura, orratzak puntu jakinetan jartzean datza. Batzutan, akupuntura faltsua jasotakoengan ere, hobekuntza nabaria ikusia izan da (plazeboaren eragina ote?)

C) MOLDATU ESALDIAK

  1. Akupunturako orratzak eraginkorragoak direla bizkarreko minari aurre egiteko, betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino izan da ikerketaren ondorio nagusia.
  2. Emaitzak hain onak izan dira ezen zientzialariak harritu baitira.
  3. Akupuntura faltsua jasotakoek ere emaitza onak izan zituztelako, ikertzaileek zalantzan jarri dute akupunturaren ekintza-mekanismoa.
  4. Ezin uka daiteke orratzen eraginkortasuna bizkarreko mina kentzeko.

2009/02/08

AZTERKETA


2008/09/09

MARIA


Read this document on Scribd: Maria