Mostrando entradas con la etiqueta MENPERAKUNTZA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta MENPERAKUNTZA. Mostrar todas las entradas

2009/11/02

MODUZKOAK 2

NOLA. Nola egin duzu ariketa?
  1. Zuk egin bezala
  2. Zuk egindako bezala (legez, moduan, eran, erara, antzera, gisan, gisara)
  3. Zuk eginiko bezala
  4. Zuk egin duzuN bezala (moduan, eran, erara, legez, antzera, gisan, gisara)
  5. ZuRE moduan (gisan, gisara, eran, antzera, erara)
  6. Zuk bezala (legez)

NOLAKOA. Nolakoa da zure etxea?

  1. Zuk erosi duzuN bezalakoa (legezkoa, modukoa, gisakoa, erakoa, lakoa)
  2. ZuRe modukoa (gisakoa, erakoa, antzerakoa, tankerakoa)
  3. Zurea bezalakoa

GERUNDIALAK:

  1. Autoa sartu ezinik ibili naiz garajean
  2. Hori egin gabe ez dago gainditzerik (barik, bage)
  3. Asko ikasiZ gaindituko duzu
  4. Ardoa edanda mozkortuko zara
  5. Gaizki esaka ibili zen arratsalde osoan.

GAINONTZEKOAK:

  1. Aitaren arabera neu naiz erruduna.
  2. Ahal duguN neurrian egingo dugu (tamainan, heinean)

MODUZKOAK



2009/11/01

ERLATIBOZKOAK 2

Neskak ekarri du oparia.
Neska oso altua da.
(Neskak) oparia ekarri duEN neska oso altua da.
Lehenengo neska, parentesi arteko dagoena, isilekoa deitzen da eta bigarrena ondokoa. Ondokoak deklinabideko edozein marka har dezake. Berriz, isilekoak, Nor, Nork, Nori eta Non kasuetan ez du arazorik sortuko.
ERLATIBO MURRIZTATZAILEAK.
Izenaren eskuinetara jarriko ditugu murrizteko: Gainditu duten ikasleak jaira joan dira (Bakarrik gainditu dutenak, ez guztiak)
ERLATIBOA APOSIZIOAN
Izenaren eskerretara jarriko dugu: Zure laguna ikusi dut, ezkonduta dagoena.
ERLATIBO MOTAK:
  1. Etorri deN neska Miren da
  2. Etorri deNA Miren da
  3. Ezkondu deN zurrumurrua zabaldu da
  4. Gaindituko duzun esperantza dut
  5. Nik, zuzendaria naizen HONEK, honako hau jakinarazten dut (izenordain pertsonalak ezin dira erabiltzen eta horien ordez, hau eta hori erabiliko ditugu)
  6. EtorriTAKO (etorririko, etorrikako) neska Miren da
  7. EtorriTAKOA Miren da
  8. Laguna, zeinarekin haserre nagoEN (BAINAGO), etorri da
  9. Non ere den kontzertua, ni joango naiz. (ekialdean)
  10. Zer ere ereiten den, hura jasotzen da (ekialdean)
  11. Zer erein, hura jaso (mendebaldean)

ERLATIBOZKOAK


2009/10/26

DENBORAZKOAK

AURRETIK
  1. -(E)NERAKO: Anbulantzia heldu zenerako gaixoa hilda zegoen. (para cuando)
  2. -T(Z)ERAKOAN: Atea zabaltzerakoan ikusi dut (Al ir a abrir la puerta)
  3. BAINO LEHEN, AURRETIK, AITZIN: Jan aurretik eskuak garbitu.
  4. ORDUKO: Etorri orduko, telefonoz deitu,badaezpada ere (antes de)
  5. -T(Z)EAR, -T(Z)EKO ZORIAN: Gaur, piszinan itotzear egon naiz. (A punto de)

MOMENTU BEREAN

  1. -(E)NEAN: Ikusi nuenean agurtu nuen.Denbora perpausak etorkizuna adierazi nahi duenean ez du "KO" hartuko. Gehienetan forma ez-bukatua erabiltzen da: Etortzen denean ikusiko dugu.
  2. -(E)LA (SINTETIKOAK)/-(E)LARIK. (BAI SINTETIKOAK, BAI LAGUNTZAILEEKIN): Etxera nindola topo egin nuen nire aitarekin.
  3. (-EN) BITARTEAN, (-EN) ARTEAN, -(E)INO (Mientras): Ikasten duzun bitartean,zaratarik ez, mesedez.
  4. (-EN) BAKOITZEAN, (-EN) GUZTIETAN/ -(E)NETAN(siempre que), (-EN) ALDIRO(CADA VEZ QUE)/-(E)NERO.: Etxera joaten garenero ahal dugun guztia jaten dugu
  5. -T(Z)EAN, -(K)ERAN (al +inf) : Autobusa hartzean erori nintzen.
  6. AHALA (segun, a medida que): Gereziak jaso ahala jan egiten ditut
  7. -T(Z)EAREKIN (BATERA), -T(Z)EAZ BATERA, PARTIZIPIOA +(E)Z (BATERA)(A la vez que, al mismo tiempo que): Txakurra ikusiz batera beldurtu zen.

ONDOREN

  1. -(E)NEKO (En cuanto): Etxean sartu zeneko deiadarka hasi zen.
  2. (-EN) BEZAIN LASTER/AGUDO/AZKAR/ARIN/FITE (Tan pronto como): Ailegatu bezain laster deitu telefonoz.
  3. ORDUKO (Tan pronto como): Heldu orduko zutaz galdetu du
  4. ETA BAT-BATEAN, ETA BEREHALA, ETA BEHINGOAN, ETA LASTER (Al momento)Haiek etorri eta behingoan hasi ginen afaltzen.
  5. BERRIA (acabar de) Heldu berria naiz.
  6. -(E)NEAN Ariketa egin nuenean parkera atera nintzen.
  7. ONDOAN, ONDOREN, OSTEAN, ETA GERO : Jan ostean garbitu eskuak
  8. -Z GERO: Hori eginez gero alde egin genuen.
  9. -TAKOAN (despues de): Jandakoan, eskuak garbitu.
  10. ETA, -TA, -(R)IK: Hori ikusita alde egin nuen.
  11. BARRU, -(R)EN BURUAN: (dentro de) Hamar egun barru Parisera joango naiz.

PROZESUAREN ABIAPUNTUA

  1. -(E)NETIK, -(E)NEZ GEROZTIK: Ur murrizketak gertatu direnetik ez naiz etxean dutxatzen.

PROZESUAREN AMAIERA

  1. (-EN) ARTE, (-EN)ARTEINO, ARTEAN: Zu etorri arte ez dugu bazkalduko

2009/10/25

KONPARATIBOAK 2


2009/10/22

KONPARATIBOAK

BERDINTASUNA (A=B)
  1. Ni zu bezain altua naiz (NOLAKO)
  2. Nik zuk beste lagun ditut (ZENBAT)
  3. Ni ez naiz honen altua (termino bat)
  4. Hark ez dauka hainbeste ditu (termino bat)

DESBERDINTASUNA

  1. Ni zu baino altuagoa naiz
  2. Nik zuk baino lagun gehiago daukat

GEHIEGIZKOA

  1. Etxe hau handiegia da
  2. Etxe hau lar handia da
  3. Etxe hau sobera handia da.

SUPERLATIBOA

  1. NeskaRIK handiena
  2. NeskETAN handiena
  3. neskETATIK handiena
  4. neskETARIK handiena
  5. Ahaliz eta lasterren egin beharko dut
  6. Ahalbait lasterren egin beharko dut
  7. Denik eta lasterren egin beharko dugu
  8. Ezinago polita da
  9. Ezin politago(a) da

ESAPIDE BATZUK

  1. Gero eta tontoagoa
  2. Geroago eta tontoago
  3. Aldian baino aldian tontoago
  4. Zein baino zein tontoago
  5. Tonto baino tontoago.

2009/10/18

KAUSALAK 2

Zergaitik galderari erantzuten diote. Galdegai izango dira eta gehienetan aditzaren ezkerraldean kokatuko ditugu:
  1. Autobusa galdu dudalako, etorri naiz berandu
  2. Autobusa galdu dudalakotz (ekialdean), etorri naiz berandu
  3. Arineketan joateagatik , erori naiz
  4. Arineketan joatearren erori naiz

Azalpenak ematen ditugunean, ez dira galdegai izaten.

  1. Berandu etorri naiz autobusa galdu baitut
  2. Berandu etorri naiz autobusa galdu dut eta
  3. Autobusa galdu dudanez gero, berandu heldu naiz
  4. Greba dela eta, berandu heldu naiz.

Bestelakoak:

  1. Esaldi luzeak eratzeko erabiltzen dira: Ez naiz zurekin joango, zeren zu guztiz aspergarria eta jasanezina baitzara.
  2. Zeren eta forma erabiliko dugu kausala luzea denean, bestela, zeren bakarrik

KAUSALAK




KONTSEKUTIBOAK 2


Adjetibo eta adberbioekin HAIN erabiliko dugu eta kopuruak adierazteko (izenak) HAINBESTE :

  1. Hainbeste alditan irakurri dut ezen buruz baitaki liburua.
  2. Hain da handia non atetik ez den kabitzen
  3. Haibeste diru zuen ezen ez baitzekien nola gastatu
  4. Hain mutil indartsua da, non edozein harri handi jaso dezakeen

KONTZEKUTIBOAK


2009/10/14

HELBURUZKOAK 2

Zertara eta zertarako galderei erantzuten diete. Esaldi nagusiaren helburua edo xedea erakusten digute.
  1. N /NTZAT. Bi esaldietan, nagusi eta menpekoetan subjektu desberdina dugunean, jokatua nahiz ez-jokatua erabil daiteke: Erabil dezagun (guk) ekarri du (berak). Edo Guk erabiltzeko ekarri du.
  2. Nagusi eta menpekoen subjektua berbera denean, ez-jokatu forma erabiliko dugu: Erabiltzeko ekarri du.(berak) TZEKO
  3. Esaldi nagusiko aditzak mugimendua adierazten badu TZERA (batez ere joan eta etorri aditzekin): Zu IkusTERA etorri naiz
  4. T(Z)EARREN/T(Z)EAGATIK. Kausazko kutsu handia dute: Jatearren lan egin egiten dut.
  5. T(Z)EKOTAN Zinemara joatekotan (joateko ASMOTAN) etorri naiz.

HELBURUZKOAK


KONPLETIBOAK

ZER galderari erantzuten diote.
  1. -(E)LA. Aditz laguntzaile nahiz trinkoekin eta esaldi nagusia baiezkoan dagoenean: esan, jakin, pentsatu, irakurri, uste izan, agindu, entzun, idatzi...Nik USTE dut bihar euria egingo dueLA.
  2. EZEN ...LA.Iparraldean, batez ere: Badakit EZEN agertuko deLA
  3. LAKO:Izen bati lotuta: Laster kelduko deLAKO BERRIA zabaldu da. (Beti izen bati lotua)Berria, zurrumurrua, atxakia, seinalea, esperantza, ...
  4. NA. Bizkaieraz erabiltzen da esaldi nagusia baiezkoan badago eta ziurtasuna adierazten denean. Ezin da esaldi nagusiaren galdegaia izan. Badakigu etorriko deNA.
  5. NIK. Esaldi nagusia galdera edo ezezkoa denean erabiltzen da: Ez dut uste bihar euria egingo dueNIK.

ZEHAR GALDERA.

  1. Galdetzailerik badago -(e)N: Jakin nahi dugu NOR zarEN
  2. Galdetzailerik gabe: Jakin nahi dugu (EA) etorriko zarEN ALA EZ (ea etorriko zarENENTZ)

SUBJUNTIBOA

  1. Aditz nagusiak nahia edo beldurra azaltzen duenean : nahi izana, gura izan.. Nik nahi dut zuk egin DEZAZUN
  2. Baina forma ez-jokatua NOMINALIZAZIOA erabiltzen da gehien bat: Nik nahi dut zuk EGITEA

KONPLETIBOAK


2009/10/07

BALDINTZAZKOAK 1

ADITZ JOKATUAZ
  1. Etortzen BAda, ikusiko dugu
  2. Etortzen BALDIN BAda, ikusiko dugu.

ADITZ JOKATU GABEAZ

  1. EtorriZ GERO, ikusiko dugu
  2. Etorri EZIK/EZEAN, ikusiko dugu.
  3. EtorTZERA, ikusiko dugu ("-(e)z gero"ren parekoa)
  4. Lagunekin ez joaTEKOTAN, ohean geratu naiz

BESTELAKO BALIABIDEAK

  1. Bestela: Hobe asko ikasten baduzue, bestela...
  2. Bertzenaz.
  3. Osterantzean
  4. Ezpabere

BALDINTZAZKOAK




KONTZESIBOAK 1

ADITZ JOTATUAZ
  1. Diru asko duEN ARREN, ez da zoriontsua
  2. NAHIZ ETA diru asko duEN, ez da zoriontsua.
  3. Diru asko BAdu ERE, ez da zoriontsua.
  4. Diru asko duELA ERE ez da zoriontsua.
  5. Diru asko duELARIK ERE, ez da zoriontsua

ADITZ JOKATU GABEAZ

PARTIZIPIOA.

  1. Diru asko eduki ARREN, ez da zoriontsua
  2. NAHIZ ETA diru asko eduki, ez da zoriontsua.
  3. Diru asko edukiZ GERO ERE, ez da zoriontsua
  4. Diru asko edukiTA ERE, ez da zoriontsua
  5. Diru asko edukiRIK ERE, ez da zoriontsua.
  6. Diru asko edukiZ ERE, ez da zoriontsua
  7. Diru asko edukiAGATIK (ERE), ez da zoriontsua.

INFINITIBOA

  1. Diru asko edukiTZEKOTAN ERE /edukiTZEKOTZ ERE, ez litzateke zoriontsua izango.

EZEZKO ESALDIETAN

  1. Diru gutzi ez eduki EZEAN ERE, ez litzatekte zoriontsua izango
  2. Diru gutxi ez eduki EZIK ERE, ez litzateke zoriontsua izango

2009/10/06

KONTZESIBOAK


2008/12/07

ERLATIBOZKOAK

Aditz jokatuaz

Aditz jokatu gabeaz

-(e)n

-(e)neko

-(e)n esperantza

Zein …bait-…/-(e)n

Non …. …-en /bait

Non ere…-(e)n

Zer ere … -(e)n

-tako

-(r)iko

-(r)ikako