Mostrando entradas con la etiqueta IRAKURRIAREN ULERMENA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IRAKURRIAREN ULERMENA. Mostrar todas las entradas

2009/02/12

BERRIA EGUNKARITIK HARTUA


Elikadura kendu eta hiru egunera hil da Englaro


Italiako Senatuan bizitza luzatuko zion legea aztertzen ari zirela hil da hamazazpi urte koman zeramatzan emakumea
Zunda bidezko elikadura eta hi­dratazioa kendu, eta hirugarren egunean hil da Eluana Englaro 38 urteko gazte italiarra. Atzo 20:10ean zendu zen, Udine hiriko La Quiete egoitzan, hamazazpi urtez koman egon ostean. Amato de Monte anestesistak eman zion bere alabaren heriotzaren berri Giuseppe Englarori. «Bakarrík egon nahi dut, besterik ez», eran­tzun zuen hark.
Une hartan bertan, Senatuan Englaro berriz ere zunda bidez elikatzea
eta hidratatzea helburu zuen lege proiektua ari ziren az­tertzen. Gertatutakoa jakítean, ordea, eztabaida eten eta minutu bateko isilunea egin zuten sena­tariek. Horren ostean, elkartasu­na agertu zion hildakoaren aitari Renato Schifani ganbera horreta­ko presidenteak. «Hausnarketa­rako unea da. Politikariotatik hasita, italiar guztiok hausnartu be­har dugu bizitzeko eta hiltzeko eskubídearen ínguruan».
Adierazpen horien ínguruan, Caetano Quangriello Senatuko talde kontserbadoreko buruak - Gobemuko koaliziokoak -­hartu zuen mikrofonoa. «Eluana ez da hil, heriotza eman diete», adierazi zuen. Eta berehala eran­tzun zion Ana Finnnochiaro PD Alderdi Demokratako -oposi­zioa- senatariak, beste behin Englaroren kasuari etekin politikoa
atera nahi izatea leporatuz. Maurizo Sacconi Osasun minis­troak, bestalde, eztabaidatzen ari ziren lege proiektua onartzeko eskatu zien senatariei, «Eluanaren sakrifizioa alferrikakoa izan ez
dadín». Silvio Berlusconi lehen ministroak tamalgarritzat jo zuen Englaro «salbatzeko» Go­bemuak egindakoa aski ez izana.
Berlusconik aurkeztu zuen, izan ere, Senatuan aztertzen ari
ziren lege-proiektua. Giorgio Na­politano presidenteak helburu bera zuen presazko dekretu bat -Legebiltzarraren onespena be­har ez duena - ez sinatzean aur­keztu zuen ekimen berria. Haren sinadurarik gabe ezin zen inda­rrean jarri, izan ere. Englaroren kasuak instituzioetako krisia era­gin du Italían, beraz.
Vaticanoaren esku-hartzea ere nabaria izan da Konstituzioaren arabera laikoa den herrialdean. Bide guztiak erabili ditu iritzi pu­blikoa Auzitegi Gorenaren ebaz­penaren kontrajartzeko. Englaro elikatzeari uzteko baimena eman zuen herrialdeko epaitegi nagu­siak, hain zuzen. Vaticanoko Osa­sun ministroak, Javier Lozano Barragan kardinalak zera adiera­zi zuen atzo: «Jainkoak barka die­zaiola Eluana mundu honetatik eraman duenari».

2009/02/08

2008/10/19

SUBPRIME HITPOTEKAK

Izan ere, gaur jakin dugu Europako Batasunak ultimatum modukoa emango diela banketxeei, "zabor hipoteken" ondorioz izan dituzten benetako galerak azal ditzaten. Estitxu Elduaien, arratsalde on.
Arratsalde on.

Estitxuk argituko dizkigu dauzkagun zalantzak. Krisi hau, Estitxu, subprime hipoteketatik dator (zabor hipoteka ere deitu izan zaie). Argitu dezagun, zer dira hipoteka horiek, zabor hipoteka horiek?
Hori da. Hauek Estatu Batuetan hasi ziren ematen. Orain dela urte batzuk Estatu Batuetan etxebizitzen sektorea oso indartsu zegoen eta orduan bankuek erabaki zuten berez ordaintzeko berme gutxi zuten herritarrei, langabezian dauden herritarrak edo soldata finkorik ez dutenak..., bueno, ordaintzeko zailtasunak eta berez arriskutsua litzatekeen pertsona horiei, hipoteka tipo bat ematea, subprime delako hauetako bat, bi arrazoirengatik: batetik, etxeen balorea asko ari zelako igotzen, eta, nahiz eta herritar horrek bere soldata edo bere lanaren arabera ordaintzerik igual ez izan, etxe horren balioa bikoiztu egingo zelakoan, horrek ordaintzeko balioko lukeela pentsatuta, sinetsita; eta bestetik, Estatu Batuetako ekonomia orain dela urte batzuk oso sendo zegoen, lanpostu asko sortzen ziren eta bazegoen errezelo hori ere, langabetuek lana aurkituko zutela, edo lan finkoa gehiago sortuko zela. Eta bi faktore horiek kontuan hartuta...
Orain dela zenbat urte bezala hasi ziren hipoteka hauek ematen?
Ba, ez dakit, bost bat urte edo horrela izango da, krisia ez da oraingoa, orain hasi da... Estatu Batuetako ekonomia moteltzen hasi denean hasi dira ondorioak iristen... Baina bai, urteak badira hauek ematen hasi zirela. Eta orduan, bezero arriskutsuei-edo, hipoteka arriskutsu hauek ematen zituzten interes altuekin..., alegia, "emango dizut, badugu berme bat, gure ustez, zure etxebizitzaren balioaren eta ekonomiaren indarraren arabera; hori bai, nik interes tasa altuagoa kobratuko dizut"..., eta bankuek, ordainetan, diru gehiago kobratzen zuten. Eta, hortik, Estatu Batuetan sortu zen produktu berri bat: subprime hipoteka hori.

Eta orain iritsi da momentua jende askok eta askok ezin duena itzuli, ezta?
Hori da... Estatu Batuetan horrelako gauza sinple batetik hasi den krisitik, mundu guztira iritsi dena.

Hori da pixka bat zaila egiten zaiguna ulertzea, ezta, nolatan horrela hasi eta gero mundu guztira zabaldu den...
Ba, bueno, herritar horiek... EEBBetako etxe bizitza sektore horren booma amaitu egin zen, amaitu egin da, ikusi da jada etxebizitzen balioa ez dela bikoiztu, baizik eta mantendu edo jaisten ari dela, ekonomia ere ez dago hain sendo... Orduan, herritar horiek ezin ordainduta gelditu dira eta hipoteka horiek ez dituzte ordaindu. Hori da EEBBetako banketxe askotan gertatu dena. Datu bat esatearren, 2006an, adibidez, EEBBetan eman ziren hipoteken erdiak ziren subprime gisa honetakoak. Beraz, asko da. Orduan, banku asko gelditu da dirurik jaso gabe. Eta banku hauek, hipoteka horiek emateko, euren dirua nahikoa ez izanda, orain merkatua globala denez, munduko beste banku batzuei eskatu diete; adibidez, Europako banku bati, Alemaniako bati, dirua eskatu zioten mailegutan. Zer gertatu da? Herritar hauek ez dutenean ordaindu, banku hauek ere dirurik gabe geratu dira eta beste banku horiei ordaintzeko modurik gabe geratu dira. Eta, horrez gain, bigarren konplikazio bat egon da subprime hauekin: EEBBetako banku horiek, hipoteka horiek batu eta, dirua behar zutenez, produktu finantziero bat sortu zuten, alegia, hipoteka arriskutsuak eta ez hain arriskutsuak direnak batu eta pakete bat sortu zuten, eta horiek merkaturatu dituzte inbertsio funts batzuen gisara, nolabait esatearren. Orduan, zer gertatu da? Bada, munduko banku asko funts horietan inbertitzera animatu dela, baita ere interes handiak eskaintzen zituztelako, errentagarritasun handia. Orduan, alde horretatik ere zabaldu da krisia, zeren garai horretan, edo orain dela urte batzuk, funts horietan inbertitu duten banku horiek konturatu dira, diru hori iritsi ez denean, beraiek ere bere errentagarritasuna ezin dutela jaso, eta horrela, mundua globalizatua denez, ia munduko txoko guztietara iritsi da.

Tximeleta bat mugitu han eta eragina leku guztietan, ezta?
Hori da.

Guzti horrek eraginda, likidezia falta da merkatuetan?
Bai, hori da.

Dirua falta da?
Hori da. Esan duguna: herritarrek ez badute ordaintzen, banku horrek ez du dirua jasotzen, banku horrek berak zorrak dituen bankuari ez dio dirurik ematen eta merkatuan dirua falta da, eta likidezia faltarekin, sistema finantzarioak krak egiteko arriskua dago.

(HABE.IKASBIL -ETIK HARTUTA)