Mostrando entradas con la etiqueta JOSKERA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta JOSKERA. Mostrar todas las entradas

2009/10/05

BEHAR UKAN /BEHAR IZAN

  1. Menpeko perpausik ez dagoenean, bere osagarriekin egingo du komunztadura: Lana behar da; etxeko lanak egin behar ditut; etxe bat erosi behar dut.
  2. Menpeko perpausetan T(Z)EA agertzen denan, singularra erabiliko dugu: Kirola egitea behar dugu./ Zu hemen izatea behar dut.
  3. Behar aditzaren aurrean aditza transitiboa bada, laguntzaailea ere horrelakoa izango da: Liburu asko irakurri behar dut
  4. Aditza intrasitiboa bada, nahiz eta ukan forma hobetsi, bi aukera ditugu: Joan behar dut/ joan behar naiz. (Lehenengo forma hedatuago dago).
  5. Gainera EGA azterketan ez dute intransitiboa onartzen, beraz, Ukan erabiliko dugu

ERE PARTIKULA

Esaldi bat ezin da inoiz "ere" partikulaz hasi: *Ere ni joango naiz (gaizki). Beti ezkerreko aldean daukan sintagmari lotuta azalduko da: Ni ERE joango naiz. ERE beti aditzari atxikia azaltzen da.
Aditz trinkoekin, "-BA" gehitu behar da: Kepa ERE BAdoa.
ERE BAI, ERE EZ, BAITA...ERE, EZTA ...ERE.
  1. Zu bihar zinemara joango zara ETA ni ERE BAI
  2. Zu bihar ez zara zinemara joango ETA ni ERE EZ
  3. Zu bihar zinemara joango zara, BAITA ni ERE
  4. Zu bihar ez zara zinemara joango, EZTA ni ERE

BAITA. EZTA

  • -Harrikoa egin duzu? -Harrikoa egin duzu?
  • -Bai -Ez
  • -Eta bazkaria? -Eta bazkaria?
  • -Baita -Ezta

2009/09/18

JOSKERA


  1. "BAT" ZENBATZAILEA ETA "-A" ARTIKULUA.

Noiz erabiltzen dugu "BAT"?

  • Bat/Anitz oposizioa azpimarratzeko.

  • Historiaren bat kontatzen hasten garenean.

  • "-(r)en bat" egituran.

Noiz erabiliko dugu "-A"?

  • Izen zenbakaitzekin (maitasuna, askatasuna, ohore...). Baina izen horrekin batera adjektibo bat azaltzen bada, "bat" ere ager daiteke: Ohore handi BAT da zu ezagutzea.

  • Izen zenbakarria izanda, balio generikoa duenean: ArrantzaleA itsasoan bizi da.

  • Zenbakarrriak izanda ere, aldez aurretik aipatu direlako ezagunak badira: Lagun bat etorri zait. LagunA oso jatorra da.

  • Predikatu osagarrietan: Neska hori politA da.
  • Zenbakarria izanda ere, guk ziur daukagunean aipatzen ari garena ezaguna dela: Txapela buruan eta ibili munduan.

2.- "-KO" eta "-EN"

  • Duena edo jabea pertsona edo biziduna bada; -EN erabiliko dugu: Nire aitaren etxea.

  • Posposizioei loturik, -EN: Mahaiaren gaienan, liburuaren azpian, zure ondoan,...

  • Toki edo denbora adierazi nahi dugunean -KO erabiltzen dugu: Atzoko azterketa; Bilboko parkea, ...

3.- HANDIA, ASKO, ANITZ

  • Asko gauza zenbakarriekin erabiltzen da: Lagun asko ditut (20).

  • Lagun HANDIA da Kepa.

  • ASKO/ANITZ ez dugu erabiliko Izan aditzarekin. Hauen ordez guztiz, arrunt, txit, izugarri, arras, oso, biziki, ...; Oso gose naiz, izugarri beldur naiz, ...

  • Maite ukan/izan aditzarekin: Biziki maite zaitut ( *asko maite zaitut)

  • Zenbait izen zenbakaitzekin: "beldur", "ke", "maitasun", "ur", "lotsa"..., HANDIA erabiliko dugu eta hauen kontrakoa GUTXI izango zen: Maitasun handia/Maitasun gutzi. Argi handia/argi gutzi.

  • Baina "ur" hitzarekin nik esan ahal dut: Nik ur asko edan dut (ura neurgarria baita) Beraz, ur asko/ ur gutzi.Baina ur handia itsasoko edo erreketako urak aipatzen ditugunean.

  • Argi asko/ argi handia

  • Denbora hitzarekin LUZEA edo LABURRA : Denbora luzez egon zen hizketan

  • Asko komunztadura egiterakoan bai singularrean, bai pluralean egin daiteke: Gozoki asko jan dut/ jan ditut.

  • Gehiago eta gehiehi, asko formaren konparatiboak dira. Beste kasuetarako HANDIAGO, LUZEAGO, ...: Min handia daukat. Min handiago dut orain ( *min gehiago daukat).

4.- PASIBOAK

  • Gutxitan erabiltzen dira forma hauek. Forma aktiboak hobesten dira: El ladrón ha sido detenido por la policia : Poliziak atxilotu du lapurra.

  • Pasibo formaren azpian, erlatibo esaldia dugu:

Liburu hau Nik idatzi dudan liburua da--Liburu hau Nik idatzi dudana da

Liburu hau Nik idatzitako liburua da----Liburu hau Nik idatzitakoa da.

Liburu hau Nik idatzi liburua da-----Liburu hau nik idatzia da( Liburu hau nik idatzitakoa da).


5.-GALDEGAIA ETA HITZ ORDENA

  • Ni mendira joango naiz bihar

  • Ni bihar joango naiz mendira

  • Liburua irakurri egin dut

  • Badator Miren ( aditz trinkoak)

  • Nik jakin dakit

  • Esan zidan bihar ez zela etorriko gaixorik zegoelako (luzea denean).

  • Hementxe dago liburua.

  • Neuk egin dut
  • Ez dut inoiz ulertu zure jokabidea (aditzaren ezkerraldean).

  • Aditza trinkoa denean, galdegaia aditzaren eskuinean azalduko zaigu: Erretzea ez da ona. Zuk ez dakizu ezer.

6.- GENEROA.


  • Gure hizkuntza ez dago generorik, baina bai arrak eta emeak desberdintzeko zenbait hitz: jaun/andre, gizon/emakume, zezen/behi, neska/mutila.


  • Hika formetan ere,bereiz daiteke generoa : Hik esan duN (emakumezkoari) Hik esan duN (gizonezkoari).


  • Beraz erderatik hartutako zenbait adjektibo "-o" edo "-u" bukaera izango dute. Beraz, perpaus konpletiboak, eztabaida politikoa, arau fisikoa, ...

7.- PROLATIBO "-TZAT" eta ATZIZKIRIK GABEKO PREDIKATUAK.

  1. Beti mugagabean : Beharrezkotzat jotzen dut, zuk tontotzat hartzen nauzu, ...

  2. Zenbait aditzekin erabiltzen dugu: hartu, jo, uka, eduki, eman, eskaini, ...
  3. Ordezkaritzat hartu naute. Bi balio ditu. Alde batetik, XEDEA: ordezkari izateko hartu naute. Eta bestetik, USTEA: ni ordezkaria naizela pentsatu dute.

8.- NORBERA / NOR BERE

  • NORBERA: Hau izenordaina eta berak bakarrik izen sintagma bat osa desake.: Norberak izaten du arrazoi. Askotan Norberaren ordez BAKOITZA erabil daiteke zentzua aldatu gabe.


  • NOR BERE: Nor ez da galdetzailea, izenordaina baizik. Bere, bihurkaria edo erreflexiboa da:

Nork bere etxeko lanak egiten ditu.

  • Bakarrik agertuko zaizkigu NOR, NORK eta NORI:

Nork BERE azterketa egingo du

Nori BEREA ematea ez da erraza.

Nor BERE autoan joan zen


9.- IZENORDAIN INDARTUAK: NEU, ...


FORMA: Euskalkietan forma desberdinak aurkitzen ditugu: NEU, NIHAUR, NERAU,...

ERABILPENA:

  1. GALGEGAI denean: Neuk egin dut.

  2. GALDEGAI ez denean:
  • ERE, BEHINTZAT eta BEHINIK BEHINen aurrean: Neu ERE joango naiz

  • Izenordaina erreplikatu egiten denean: ni neu, zu zeu, ...

  • NOREN BURUA egituran: Neure burua botato dut,

Gainerako beste kasuetan, forma soilak edo indartu gabeak erabiliko dira:


  • Ezezkoetan: Ni ez naiz joan.

  • Galderetan: Zer egingo duzu zuk? (Galdegai zer baita)

  • Bokatiboetan: Zu, nora zoaz?

  • Genitiboaren kasua: Nik NEURE etxea saldu dut/ Nik ZURE etxea saldu dut

  • Ni banoa NEURE etxera/ Guz ez dugu zure liburua lapurtu

  • 3. pertsonarekin BERE: Jonek bere etxea saldu du/ Jonek haren etxea (ez berea) saldu du.

  • Erakusleekin forma indartu batzuk -XE. Non dago liburura? HemenTXE dago.

  • BER-: aurrizki indargarri hau zerbait berriro aipatzeko erabili ohi da: BERAU, BERORI, BERA, BERTON, ...: Bertan ikasi nuen.

  • Batzutan BER- eta -XE elkarrekin azaltzen dira: ORAINTXE BERTAN joango naiz.

  • "BERA" aposizioa: Kepak berak esan zuen.

  • "BERA" izen sintagma. Hirugarren pertsona eta izenordaina perpaus berean baldin badaude BERA erabiliko dugu. HARK esan zigun BERAREKIN etortzeko

10.- DENA, GUZTIA, OSOA, ORO

  1. Dena eta guzti hitzek plurala hartzen dute. Dena izenik gabe agertu ohi da, bakarrik: mutil guztiak joan ziren. Denek egin dute.

  2. Guztia bestalde, izen batekin edo bakarrik ager daiteke.

  3. Guztia erakusleen atzean jartzen da, deklinabide-atzizkia bietan jarrita: mutil hauek guztiak..., neska hauei guztiei, hauetan guztietan...

  4. Hori guzti hori, ...zilegi eta jatorra da forma.

  5. Oro hitzak ez du mugatzaile edo artikulurik hartzen, beti mugagabean deklinatzen da: Ororejin joango gara.

  6. Izena deklinatu gabe +ORO +kasu marka eta aditza singularrean: Jende OROri gustatzen zaio.

  7. Izena pluralean deklinatu +ORO+ kasu marka eta aditza pluralean: Gizakiei OROri gustatzen ZAIE.

  8. Zati daitekeen gauza baten osotasuna azaltzeko OSO erabili ohi da, baina ez zatiezina denean: Tarta Osoa jan dut ( eta EZ laguntasun osoa).

Osotasuna adierazteko GUZTIA ere erabiltzen da, batez ere zatiezinekin: Ke guztia sartu da , ardo guztia edan dugu, ...

11.- BERA/BERDINA

  1. Bera erabiltzen dugunean elementu bakar batez ari gara: Gu kale berean bizi gara (Gran Via kalean, adibidez).

  2. Berdina erabiltzen dugunean, elementu bat baino gehiago dago: Nire kalean, etxe guxtiak berdinak dira.

12.- NORAINO/ NOIZ ARTE

  1. "-RAINO" lekua adierazteko erabiliko dugu gehien bat: Hondartza bateraino ailegatu zen.

  2. " ARTE" denbora adierazteko erabiltzen dugu: Bihar arte, zu etorri arte hemen geldituko naiz, ...

  3. Batzutan, ARTE hitzak eremu zabalagoa du eta leku izenekin erabili ahal da: Etxera arte, oihuka ibili zen (etxera ailegatu arte)

  4. ARTE hiru erabilera ditu:

A) Inolako markarekin: bihar arte, igande arte, ...

B) "-ra" ARTE: astelehenera arte

C) "-a" (mugatzailea) ARTE: astelehenA arte, Gabonak arte

5. Lehenengoa erabiltzen da aditzondo eta aditzekin: gaur arte, ikusi arte,... Beste biak izenekin: egunera arte, hamarrak arte, ...


13.-ELKAR

  1. Izenordaina da eta edozein marka har dezake NORK marka izan ezik.
  2. Izenordain erreziprokoa edo elkarkaria da.
  3. Elkarrek beti aurrekoa edo antezedentea izan behar du. ELKARREKIN joan ginen, adibide honetan aurrekoa ez da azaltzen baina ulertu behar dugu Ni eta beste norbait joan ginela.
  4. Aurreko hori beti plurala da, erreziprokoa denez gero, beti bat baino gehiago izango da.Dena dela komunztadura SINGULARREAN egingo da: Etsaiek elkar gorrotatzen dute.
  5. Mugagabean deklinatzen da, beraz aditza singularrean.
  6. Jakiteko zein marka jarri behar den, ELKARren ordez beste hitz bat jartzen badugu, hitz horrek daraman marka jarri beharko dugu: KepaK eta Mirenek aitari opari bat eman diote/ Kepak eta Mirenek ELKARRI opari bat eman diote
  7. Askotan ELKARren ordez BATA BESTEA erabiltzen dugu: Elkarren ondoan biziz gara/Bata bestearen ondoan bizi gara.
  8. ELKAR eta BATA ETA BESTEAk, bizidunen deklinabidea hartzen dute beraz, elkarrengana, bata bestearengandik, ...

2008/12/02

GALDEGAIA

Euskaraz hitz ordena nahiko librea da eta ordena neutroa denean :S+O+A
Pellok+ txakurra +hil zuen
S + O + A
Ordena markatua denean, GALDEAGAIAz hitz egingo dugu. Galdegaia, esaldiko elementurik inportanteena da eta , normalean, aditzaren ezkerrean kokatzen da.
Aita mendira joan da.
Galdegaia aditza denean, EGIN aditzaz baliatzen gara:
Liburua irakurri EGINGO dut
Aditz trinkoekin, aditzaren baieztapena azpimarratzeko "BA-"
Banoa lanera
Aditza bera azpimarratu nahi dugunean, erreplikapena erabiltzen dugu:
Joan noa
Galde perpausetan galdetzailea aditzaren aurre-aurrean jartzen da beti, bera baita galdegaia:
Zu, norekin etorri zara?
Normalean, lehen esan dugun bezala, aditzaren ezkerrean kokatzen dugu baina galdegaia luzea denean (esaldi konpletiboekin) zilegi dugu aditzaren ondoren jartzea:
Esan zuen Kepak oparitu diola liburua
Zenbait osagaiekin, forma indartuak erabiltzen dira XE eta TXE bezalako atzizkiak baliatuz:
Nik horixe esan diet
Hementxe dago liburua
Pertsona izenordainek ere forma berezia har dezakete:
Neu izan naiz
Geuk irabazi dugu
Ezezko perpausetan, aditzaren ezkerrean jartzen da:
Ez dut inoiz ulertu bere bizitza
Aditza trinkoa denean, galdegaia aditzaren eskuinean azaltzen da
Erretzea ez da ona
Nik ez daki ezer ez

2008/11/20

HELBURUZKOAK 2

Aditz

jokatuaz

Aditz jokatu

gabeaz

-n

-ntzat

-t(z)eko

-t(z)era(t)

-t(z)ekotan

2008/11/09

DENBORAZKOAK

Esaldi nagusia

denborazko

perpausaren…

Aditz jokatuaz

Aditz jokatuaz

eta

jokatu gabeaz

Aditz jokatu

gabeaz

AURRETIK

-(e)nerako

-T(z)erakoan

Baino lehen

Aurretik

Aitzin

Orduko

-T(z)ear

-T(z)eko zorian

-T(z)erako

MOMENTU

BEREAN

-(e)nean

-(e)netan

-(e)la(rik)

-eino

-(e)nero

-(e)n bitartean

-(e)n aldioro

-(e)n guztietan

-(e)n bakoitzean

-(e)n artean

-T(z)ean

-Keran

-T(z)ekotan

Ahala

-T(z)earekin

Batera

-T(z)eaz

Batera

ONDOREN BEREHALA ONDOREN EZ BEREHALA

-(e)neko

-(e)nean

-(eN)Bezain laster

-(eN)Bezain agudo

-(eN) Bezain azkar

-(eN)Bezain arin

-(eN)Bezain pronto

Orduko

Eta bat-batean

Eta berehala

Eta Behingoan

Eta laster

Berria

Ondoan

Ondoren

Ostean

Eta gero

-Z gero

-Takoan

Eta

-Ta

-(r)ik

Barru

-(r)en buruan

PROZESUAREN ABIAPUNTUA ETA BUKAERA

-(E)netik

-(e)nez geroztik

-az geroztik

-z geroztik

(-en) arte

(-en) arteino

Artean

Harik eta…arte

2008/11/07

KONPARATIBOAK 1

KONPARATIBOAK

Bi mota bereiztu behar dira:

  1. Nola edo nolakoa galderari erantzuten dituztenak.
  2. Zenbat galderari erantzuten dituztenak.

Berdintasuna

Bi termino

Termino bakarra

Nola(ko)

(eN) Bezain

Honen

Horren

hain

Zenbat

(-En)Beste

(-En) Adina

(-En) Lain

(-En) Bezainbat

(-En)Bezainbeste

(-En) Hainbat

Honenbeste

Horrenbeste

Hainbeste

Desberdintasuna

Nola(ko)

Baino …-ago

Zenbat

Baino …gehiago/gutxiago

Gehiegizkoa

…-egi

Superlatiboa

-rik …-en

-etan….-en

-etatik…-en

-etarik…-en

… -en

Denik eta …-en

Ahalik eta …-en

Direnik eta…-en

Ezinago +adj

Ezin +adj +…-ago

Zenbait esapide

Gero(ago) eta …-ago

Aldian baina aldian …-ago

Zein baino zein …_ago

Adj (edo adb) +baino +adj (adb) + …-ago

Zenbat (eta) …-ago, hainbat (orduan, gero) (eta) …-ago

2008/10/26

KONTSEKUTIBOAK

MENPEKOTASUNA

HAIN(BESTE)…,EZEN…BAIT-…/…-(e)N

HAIN(BESTE)…, NON… BAIT-…/…-(e)N

HALAKO MOLDEZ…, EZEN…BAIT-…

HALAKO GISAZ…, NON…-(e)N

KONTSEKUTIBOAK

Hain adjetibo eta adberbioekin erabiliko dugu,
kopuruak adierazteko berriz, hainbeste.

Liburu hori buruz dakit, hamaika aldiz irakurri dut eta.
Hainbeste alditan irakurri dut, ezen buruz baitaki liburua
Hainbeste alditan irakurri dut, non buruz baitaki liburua
Hainbeste alditan irakurri dut, ezen buruz dakidan liburua
Hainbeste alditan irakurri dut, non buruz dakidan liburua

Oso jenio bizia zuen eta jende guztiarekin haserretzen zen
Hain zuen jenio bizia, non jende guztiarekin haserretzen zen
Hain zuen jenio bizia, ezen jende guztiarekin haserretzen baitzen.

Hain da polita ezen liluratuta bainago berarekin
Hain handia da non atetik ez den kabitzen
Irrati hau hain zaharra da, ezen ez baitabil

2008/10/15

BALDINTZAZKO PERPAUSAK

ADITZ

JOKATUAZ

ADITZ JOKATU

GABEAZ

BESTELAKO

BALIABIDEAK

BA-

BALDIN (ETA) BA-

-Z GERO

EZIK

EZEAN

-T(Z)ERA

-T(Z)EKOTAN

BESTELA

BERTZENAZ

OSTERANTZEAN

EZPABERE

2008/10/14

KAUSAZKO PERPAUSAK

ZERGATIA ADIERAZIZ

AZALPENA ADIERAZIZ

BESTELAKOAK

-(e)lako

-(e)lako(t)z

-t(z)eagatik

-t(z)earren

Bait-

Eta

-(e)nez gero

-(e)la eta

-(e)la medio

-(e)la kausa

-(e)la bide

Ze

Ze…eta

Ezen

Zeren (eta)…..Bait-…

Zeren (eta)….-(e)n