Mostrando entradas con la etiqueta GOIZUETAKO EZKONGAIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta GOIZUETAKO EZKONGAIAK. Mostrar todas las entradas

2010/04/15

GOIZUETAKO EZKONGAIAK 1


IBON
Gaizkilea, zakurkeria, galarazi
JAGOBA
Jauregia, antzeman,arrats apala
ADRIAN
Piztualdi,arren, auzia
GONZALO
Bere baitan, gogoeta egin, hausnartu
JOSEAN
Laurlekoa, oldartu, aitzina
JONATAN
Mehartu, zorua, arroa
SARAY
Usua, alderatu, bere kolkoan
LAURA
So egin, moltsoan, urtu
RAQUEL
Ganduetan, artegatsua, sena
ERIKA
Hortzargi, berokeriaz, gazta guri-guria
NOELIA
Bai horratik!, Arranopola!, gizalege
MITXEL
Jaidura, zuretik dator ezpala, mendu
SARA
Bekozko, haizatu, kirioa
YERAY
Ihardetsi, armarri, berebila

2010/04/13

GOIZUETAKO EZKONGAIAK



"Jon Bidart jaun agurgarria:
Eskutitz hau behar gorriak bultzata idazten dizut. Zure izena sarritan irakurri izan dut egunkarietan eta bestela ere badakit, nire lagunek eta ezagunek esanda, gaizkileen zakurkeriak galerazten oso trebea zarena. horregatik jo dut zeuregana.
Hau bezalako eskutitzik ez zenuen, noski, sarritan hartuko. Ez eskutitz zorroan, ez eta lerro hauen bukaeran ere ez duzu nire egiazko izenik aurkitu. Ez harritu; oraingoz, gauzak eskutuago, hobekiago eramango ditugu.
Mesede bat eskatu nahi nizuke. Zatoz, arren, lehenbailehen Goizuetara, nire bizia arrisku haunditan dagoela uste izateko pisuzko arrazoiak ditut eta.
Eskutitzez ezin neure kezkak azaldu. Nirekin hitz egingo duzunean, ordea,  bana banaka esango dizkizut denak.
Mesedez, ea hemendik bost egunera etortzen zaren. Gaur osteguna dugu. Astelehen iluntzean etorriko bazina, onena.
Goizueta baino lehenago, etxe haundi bat dago, "Alduntzin" jauregia deitzen duguna. Berehala antzemango diozu, arrats apala bada ere. Jauregi horretako bidexka-sarreran izango nauzu zure zain. Ni kotxe barruan izango naiz hamar hamarretan.
Egizkidazu argiekin hiru piztualdi eta nik beste hainbeste egingo dizkizut erantzunez. Etorri zaitez nire atzetik eta nik ezagutzen dudan toki seguru batetan hitz egingo dugu.
Elkarrizketak ez du luzaro iraungo, baina zeuk ikusiko duzu gero zer egin nire bizia arriskutik ateratzeko.
Dena dela, elkarrizketa honengatik hamar mila pezeta jasoko dituzu.
Diruzalea ez zarena badakit. Baina, arren, zatoz, diruagatik ez bada ere, nire biziagatik. Nire auzia atsegin zaizun horietako bat da.
Astelehen arte, bada. Eta bitartean ongi izan zaitezen opa dizu.
                                                            Goizuetarrak"

  1. Galerazten
  2. zakurkeriak
  3. arren
  4. ordea
  5. arrats
  6. hamar hamarretan
  7. piztualdi