Mostrando entradas con la etiqueta GRAMATIKA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta GRAMATIKA. Mostrar todas las entradas

2010/07/11

DATA NOLA IDATZI

Data adierateko formarik hedatuena hauxe da:
  1. Bilbo(n), 2010ko uztailaren 11a(n)
  2. Bilbo(n), 2010ko uztailak 11
Zenbaki bidez adierazteko berriz, forma hauek erabiliko ditugu:
  1. 2010-07-11
  2. 2010-VII-11
Hilabetea eta eguna bakarrik adierazi nahi dugunean bi aukera daude:
  1. Uztailaren 11a
  2. Uztailak 11
Bigarren hau, normalean aposizioan erabiltzen da:
  1. Gaur, uztailak 11, sargoria egiten du
  2. Aposizioa 3 modutan erabil daiteke:
    1. Uztailaren 11an,  igandea/igandean/igandearekin, sargoria egiten du

2009/03/01

AGINTERA

Agintera, batez ere, aginduak emateko erabiltzen da; baina aholkuak, instrukzioak, nahiak eta erreguak emateko ere erabiltzen da.
Adizki hauek perpausaren hasieran jarri ohi dira eta bigarren pertsonak izan ohi dira. Hiru eratakoak izan daitezke:
  1. ADITZ PARTIZIPIOAK: Etorri hona!
  2. ADIZKI PERIFRASTIKOAK: Etor zaitez!
  3. ADIZKI TRINKOAK: Zatoz!

Euskara mintzatuan aditz partizipioa erabiltzen da (ekialdean aditz oina erabiltzen da)
Etor(ri) hona!
Ken(du) hortik!

Forma berbera erabiltzen da pertsona guztientzat. Ezezkoa egiteko, nahikoa da aditzeren aurrean EZ partikula jartzea:
Ez egin hori!
Ez izan tontoa!

Adizki perifrastikoetan bi zati bereizten dira

  1. Aditzoina: altxa, etor, jan,...
  2. Aditz laguntzailea: zaitez, zaitezte, ezazu, ezazue...

Zenbait aditzek adizki trinkoak dituzte aginterarako; hala ere, aditz gehienak, baita aditz trinkoak dituzten aditz askok ere, adizki perifrastikoak edota partizipioaz baliatzen dira agintera adierazteko. Erabilienak hauxek dira: zaude, zaudete, zatoz, zatozte, zoaz, zoazte, zabiltza, zabiltzate, ...Formak, indikatiboko orainaldiko berberak dira, beti osagarrien aurretik jartzen dira: zaude lasai!, zatoz hona!, ... 1. eta 3. pertsonan, normalean, aginterako adizkien ordez, subjuntiboko adizkiak erabiltzen dira. Bestalde, eman, ekarri, utzi, esan eta beste zenbait aditzen kasuan, aditz nagusia eta laguntzailea elkarri itsatsirik erabiltzen dira trinkoen itxura hartuz: uztazu, egiozu. Adizki trinkoak ezin dira ezezko perpausetan erabili (*Ez zoaz hemendik) Ez zaitez joan

2009/02/07

POSTPOSIZIOAK

NOREN

ALDE

ARABERA

ARTEAN

AURKA

AURREAN

AZPIAN

BARRUAN

BIDEZ

BILA

BURUAN

GAINEAN

INGURUAN

ONDOAN

ORDEZ

ZAIN

NORI

BURUZ

ESKER

NONDIK

KANPO

ZEHAR

NON

ZEHAR

Ø

ALDEAN

ARTE

BARRU

INGURU

PARTITIBOA

GABE

BARIK

EZEAN

ZEREZ

KANPO

GAIN

2009/01/24

AHALERA

Ahaltasuna adierazteko badaude zenbait forma:
1.- Ahalerako adizkiak erabili:
Komunera joan naiteke?
Ezin naiteke hel
2.- Ahal partikula erabiliz:
Hori egin ahal dut
Ezintasuna adierazteko ezin erabiliko dugu
Ezin naiz heldu
Ezin naiteke hel

Orainaldia eta alegiazkoa
Aditz nagusia aspektu markarik gabe, aditzoina.
Nik idatz dezaket
Eta aditz laguntzailea -KEdun formak
Egin dezaKEt, joan zaitezKE.
ERABILERA
1.- Orainaldiko formekin zerbait egiteko gaitasuna edo zerbait gertatzeko posibilitate hurbila: Hori egin dezaket.
Alegiazko formekin, berriz, zerbait gertatzeko posibilitate urruna adierazten dute: Lana egin nezake, baina ez dut nahi.
2.- Baimeda edo mesedea eskatzeko
Komunera joan naiteke?
Komunera joan ninteke?
Lagun diezadakezu?
Lagun zeniezadake?
3.- Proposamenak egiteko
Diskotekara joan gaitezke
Diskotera joan gintezke.

2008/11/20

LOKAILUAK

LOKAILU MOTAK

Emendiozkoak

Hautakariak

Aurkaritzakoak

Ondoriozkoak

Kausazkoak

Aurretik esandakoari zerbait gehitzeko erabiltzen dira

Ideien artean aukeratu egin behar dela adierazten dute

Aurretik esandakoaren kontrako ideia adierazten dute

Aurretik esandakoaren ondorioa

Aurreko ideiaren zergatia adierazten dute

Ere

Gaitera

Bestalde

Halaber

Orobat

Berebat

Behintzat

Segurik

Behinik behin

Bederen

Bederik

Badere

Gutxienez

Bestela

Bertsenaz

Bestenaz

Osterantzean

Gainerakoan

Gainerontzean

Gainerantzean

Gaineratikoan

Ezpabere

Ordea

Berriz

Ostera

Aldiz

Aitzitik

Bitartean

Bizkitartean

Bien bitartean

Artean

Alta

Alabaina

Alabadere

Dena dela

Dena den

Hala ere

Hala eta guztiz ere

Haatik/hargatik

Horratik/horregatik

Beraz

Bada

Hortaz

Orain ba

Orduan

Honenbestez

Horrenbestez

Hainbestez

Halatan

Hala

Izan ere

Zeren

Ze

Zergatik

Alabaina

Bada

2008/11/08

ARAZI

Arazi aditz arazlea izanik, aditz oinari lotua agertzen da, biek bat egiten dutelarik.
Arazi aldaera gomendatzen da eta ez erazi. Salbuespena: ADIERAZI.
Zenbait aditzek t-dun aldaerak onartzen dituzte: sorrarazi/sortarazi, agertarazi/agerrarazi. Forma biak zilegiak dira.

Adibideak:
Jonek jakinarazi du
Sagarrak janarazi dizkidazu
Liburua irakurrarazi dizut
Jonek Miren etorrarazi du
Normalean, objetua agertzen ez denean, absoluto kasuan:
Etorrarazi zaitut
Baina objetuarekin:
Niri liburua irakurrarazi zidaten

Aditz laguntzailea aldatuko da: Nor sailekoa NOR-NORK era pasatuko da( lehenengo subjektua orain objetua izango da, Nor kasuan segituz) eta Nor-Nork sailekoak Nor-Nori-Nork-era pasatuko dira (lehenengo subjektua -Nork kasuan lehen-, Nori kasuan azalduko zaigu orain)

NOR>NOR-NORK

NI ETORRI NAIZ >NEKANEK NI ETORRARAZI NAU

NOR-NORK >NOR-NORI-NORK

ZUK EKARRI DUZU LIBURUA >KEPAK EKARRARAZI DIZU LIBURUA ZURI



2008/11/02

ADITZ IZENA

Aditzoinari –t(z)e marka eransten bazaio aditzak izen bihurtzen dira:

Aditzoina Aditz izena

(heldu) HEL+T(Z)E HELTZE

(ibili) IBIL +T(Z)E IBILTZE

(egon) EGON+T(Z)E EGOTE

Aditz izena behin lortuz gero, beroni deklinabidearen hainbat kasu marka

erans dakizkioke: etorTZEA, etorTZERIK, etorTZERA.

Adibide batzuk ikusiko ditugu:

MARKAK

ADITZAK

ADIBIDEAK

T(Z)EA

LORTU

ADJ +IZAN

GUSTATU

AHAZTU

GOGORATU

NAHI

Gainditzea lortu du

Erraza da bide horretan galtzea

Gustatu zait pelikuka ikustea

Ahaztu zait sagar tarta egitea

Gogoratu tarta egitea

Nik nahi dut zu etortzea

T(Z)ERIK

EZ DAGO

EZ DAUKAGU

Zine aretoan ez dago erretzerik

Ez daukagu lortzerik

T(Z)EAK

BURUKO

MINA EMAN

Hura ikusteak buruko mina

Eman dit

T(Z)EARI

EKIN

UTZI

Ikasteari ekin diot

Erretzeari utzi diot

T(Z)EN

IRAKATSI

EGON

EMAN

UTZI

IKASI

HASI

JAKIN

AHALEGINDU

SEGITU

IKUSI

Irakatsi dit ikasten

Kantatzen Egon da

Jaten eman didate

Kantatzen utzi diot

Txikitan ikasi zuen pianoa jotzen

Internet erabilten hasi da

Badaki pianoa jotzen

Ahalegindu naiz lana ondo egiten

Horrek ikasten segitzen du

Ikusi zaitut etortzen

T(Z)ERA

BEHARTU

AUSARTU

Behartu dugu jatera

Ausartu da hitz egitera

T(Z)EAZ

NEKATUTA

ARDURATU

Nekatuta nago ariketak egiteaz

Neu arduratuko naiz deitzeaz

2008/10/16

ADITZ LAGUNTZAILEAK

2008/10/05

IRAGANEKO ADITZALDIAK

INDIKATIBOKO IRAGANEKO ADITZALDIAK
ADIZKI PERIFRASTIKOAK

Iraganeko laguntzaileak erabiliko ditugu eta aditz nagusiak daraman aspektu markaren arabera hiru aditzaldi sortzen dira:

IRAGAN BURUTUGABEA: Aditz nagusiak -tzen edo -ten marka darama eta laguntzaileak iraganeko adizkiak:

Txikitan, zinemara joaten nintzen.

Erabiltzen ditugu forma hauek:

  • Deskribapenenetan
  • Iraganean kokatutako ekintzan errpikatzen dela adierazteko.
  • Ohiturak, iraganean

Iraganeko puntukaritasuna, forma trinkoa ez dutenekin, ARI partikularen bidez egiten da:

Irakurtzen ARI zen, ni sartu nintzenean.

IRAGAN BURUTUA: Aditz nagusia, aditz partizipioa izango da eta laguntzailea iraganeko adizkia: Atzo zinemara joan nintzen, gaur ez.

Iraganeko ekintza bukatuta dago.

IRAGANEKO GEROALDIA

Aditz nagusiak -ko(go) marka darama eta laguntzaiela iraganekoa izango da:

  • Alegiazko iraganeko baldintzaren ondorioa: Ikasi izan balu gaindituko zuen
  • Iraganean zehazten den unetik aurrerako ekintza: Etorriko zela esan zuen.

ADIZKI TRINKOAK

Adizki trinkoek, iragan puntukaria dute iraganean jokatzen ditugunean: Garai hartan ez neukan dirurik

2008/09/14

MUGAGABEA

Erdaraz, kasu marka bi daude: singularra eta plurala.Kasu bi hauek, euskaraz erabiltzen ditugu gauzak edo pertsonak mugatuak eta ezagunak direnean. Mugagabea erabiltzen dugu gauza edo pertsona ezezaguna edo ez-zehatza denean. Erdaraz ez da existitzen kasu hau.

Mugatu singularra: LangileA etorri da

Mugatu plurala: LangileAK etorri dira

Mugagabea: Langile bi etorri dira.

Kasu markak izen sintagma osoa darama. Beraz, adibide honetan: Langile altuA etorri da, langile ez da mugagabea, A mugatzailea altuAk daramalako.

Mugagabea, noiz erablitzen da?


  1. Izen bereziak: Mikel etorri da

  2. Izenordainak eta erakusleak: Nik, Honi, Zutaz...

  3. Galdetzaileak eta eratorriak: NorI, Zerbaitekin... Salbuespenak tzuk atzizkidunak: nortzuEN...

  4. Zenbatzaile zehaztuak (zenbakiak): hiru lagun

  5. Zenbatzaile zehaztugabeak: asko, gutxi, zenbait, hainbat...

  6. Zenbait deklinabide-kasu: -RIK, -TZAT, -Z.

  7. Zenbait aditz berezi: bihurtu, izendatu, ...

  8. Aditz -lokuzioak: gose izan, lo egin ,...

  9. Zenbait esapidekin: Ur, ezker, eguzki, belar, lore,argi,amets,meza, leku,umeTAN, Beste, Adina....