
Mugagabea ondoko kasuetan erabil daiteke:
- Partitiboa: Ez dut diruRIK
- Instrumentala eskatzen duten zenbait adierazpide: BuruZ ikasi, oineZ etorri.
- Izen propioak: BegoK egin du; JonI gertatu zitzaion.
- Zenbatzaile zehaztuak (bat, bi, hiru...) Hiru lagun_ etorri ziren
- Zenbatzaile zehaztugabeak( hainbat, asko, gutxi, zenbait, makina bat...) Lagun_ asko ditut.
- Leku izen ez diren galdegileak: NorI gertatu zaio?, NorK esan du?
- Zein, Zer, Zenbat galdegileekin doazen izenak: Zer ordu_ da?
- Izenordain mugagabeak (edonor, ezer, zerbait..) EdonorK daki hori
- Izenordainak (Ni, Zu, ...) GuREKIN etorriko da?
- Elkar: ElkarrI idazten diogu
- Kantitate konparatiboak. Konparatzen den izena beti mugagabean: Nik zuk beste lagun_ ditut.
- Halako + izena: Halako egunETAN (baina, halako gauzAK)
- Zenbait izen leku kasutan: elurreTAN ibili, SuTAN jarri, LoTARA joan da
- Zenbait posposizioekin
- Predikatua: Morroi_ joan da, Lehendakari_ izendatu...
- Egin, eragin, eman, hartu aditzekin: min_ hartu, hitz_ egin, amore_ eman.
No hay comentarios:
Publicar un comentario